Usategietako tradizioaren besta

Usategietako tradizioaren besta

X. urteurrena beteko du Lizaietako zelaian ospatzen den besta eder honek. Beti bezala egun honetarako Etxalar eta Sarako usazaleek egitarau ederra prestatu dute.

Betiko moduan ez dira faltako bertako ekoizleak, erakusketak, puzgarriak, borta luze partida…. Bertan, nahi duenak, makila botatze txapelketa eta gero, usazaleak usoak gobernatzeko erabiltzen dituzten mailak botatzeko aukera izanen du.

Eguerdi partean hitzarmenaren berreste sinadura eginen dute Etxalar eta Sarako ordezkariek eta ondotik bazkaria eginen da eta bertan erretako aretxea eskainiko da. Txartelak ohiko lekuetan salgai daude (Kartelean). Bazkalondoan Modestorekin dantzaldia.