Lege oharra

TITULARRA IDENTIFIKATZEKO DATUAK

Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluan xedatutakoaren arabera, erabiltzaileari jakinarazten zaio webgune honen titularra hau dela:

DATUEN TRATAMENDUAREN ARDURADUNA 

 

Identitatea: Etxalarko Udala

Helbidea: Andutzeta, 15, 31760 Etxalar, Nafarroa

Telefonoa: 948 63 50 05

Datuak Babesteko Ordezkaria: dpd@etxalar.eus

 

 

Edukia
Etxalarko Udalak arreta berezia jartzen du webguneko informazioa zehatza eta zuzena izan dadin, aldiro-aldiro eguneratzen du eta akatsak antzeman bezain laster zuzentzen ditu. Hala eta guztiz ere, ezin dute bermatu informazioa eguneratuta egotea eta une oro akatsik ez egotea.
Webgune honetan argitaratzen den informazioak izaera informatiboa baino ez du, eta ez da egintza administratiboen edo jakinarazpen ofizialen komunikazio bat. Azken horien berri legez horretarako ezarritako bide ofizialen bidez emango da.
Hala eta guztiz ere, webgunearen bidez bitarteko horren bidez izapidetutako administrazio-prozeduretan dokumentu elektronikoak sor badaitezke, osorik edo zati batean, dokumentu horiek benetakoak izango dira, eta indarreko legeriak aitortzen dien froga-balioa izango dute.
Erantzukizuna mugatzea

Erabiltzailea izango da Web Gune honen erabilera bidegabe eta ez-legitimoaren ondorioz gerta daitezkeen arau-hausteen edo hirugarrenei eragin dakizkiekeen kalteen erantzule bakarra.

Etxalarko Udalak ez du bere gain hartuko interferentzia, ez-egite, eten, birus informatiko, telefono-matxura edo sistema elektroniko honen funtzionamendu operatiboko deskonexioen ondorioz sor daitezkeen kalte edo galeren erantzukizunik, baldin eta Udalarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik sortu badira, edo telefono-lineen akats edo gainkargek, Interneteko sistemako gainkargek edo beste sistema elektroniko batzuetako gainkargek sistema elektroniko honen erabileran eragindako atzerapen edo blokeoen erantzukizunik.

Etxalarko Udalak ez du bermatzen egiazkotasuna eta ez du bere gain hartzen web gune honetan hirugarrenek emandako edukietan ager daitezkeen akatsetatik etor daitezkeen ondorioen erantzukizuna.

Jabetza intelektuala

Web atari honen diseinua eta iturburu-kodeak, logoak, markak, etab. Etxalarko Udalarena da, non eta ez den bestelakorik adierazten, eta dagozkien jabetza intelektual eta industrialeko eskubideek babesten dituzte. Erabilera, erreprodukzioa, banaketa, komunikazio publikoa, eraldaketa edo antzeko beste edozein jarduera erabat debekaturik dago, Etxalarko Udalak espresuki baimendu ezean.

Segurtasuna

Etxalarko Udalak hartzen dituen segurtasun neurriak Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 32. artikuluan ezarritakoarekin bat etorrita eskatzen direnak dira. Ildo horretan, Etxalarko Udalak, kontuan hartuta teknikaren egoera, aplikazio-kostuak eta tratamenduaren izaera, irismena, testuingurua eta helburuak, bai eta pertsona fisikoen eskubide eta askatasunetarako probabilitate- eta larritasun-arrisku aldakorrak ere, neurri tekniko eta antolaketa-neurri egokiak dauzka ezarrita, dagoen arriskuari egokitutako segurtasun-maila bermatzeko.

Nolanahi ere, Etxalarko Udalak honako hauetarako behar diren mekanismoak ditu ezarrita:

  1. Tratamendu-sistemen eta -zerbitzuen konfidentzialtasuna, osotasuna, eskuragarritasuna eta erresilientzia bermatzea.
  2. Gorabehera fisiko edo teknikoren bat gertatuz gero, datu pertsonalen erabilgarritasuna eta sarbidea bizkor leheneratzea.
  3. Tratamenduaren segurtasuna bermatzeko ezarritako neurri teknikoen eta antolaketa-neurrien eraginkortasuna aldizka egiaztatzea, ebaluatzea eta baloratzea.
  4. Datu pertsonalak seudonimizatzea eta zifratzea, hala badagokio.
Lege aplikagarria eta jurisdikzioa

Webgune honekin edo bertan garatzen diren jarduerekin zerikusia duten eztabaida edo auzi guztiak ebazteko, Espainiako legeria aplikatuko da, eta alderdiek haren mende jartzen dute beren beregi. Iruñeko Epaitegi eta Auzitegiek izango dute eskumena webgune honen erabileratik eratorritako edo haren erabilerarekin zerikusia duten gatazka guztiak ebazteko.

Datuen babesa
Datuen Babesari buruzko gure pribatutasun-oharra kontsultatu ahal izango duzu esteka honetan: Datuen babesa
Cookieei buruzko informazioa

Esteka honetan kontsultatu ahal izango duzu cookieei buruzko informazioa: Cookie politika.

Azken eguneraketa: martxoa 2025