Karmen Etxalarkoaren jatorria
Proper Meriméeren nobelan, Karmenek Joseri euskaraz errandako esaldi bat agertzen da:
“Ni Etxalarren jaio nintzen eta baratze txiki bat nuen”.
Ahozko tradizioa
Karmen Etxalarkoa Pastorala egin zen arte, Karmenen berri herrian bazen ere, ez zen inoiz sakondu gaian. Karmen Etxalarren jaio zela betidanik erran da herrian. Zaharrek, ahots tradizioaren bidez, horrela ailegarazi dute gaur egun arte eta horrela dago bildua “Bortziriak solasean” ahozko tradizioaren bilduman, non Etxalartar batek, “Olako Karmenen istorioa” n deskribatzen duen bezala.
Desagertu zen egunean, inguruan bere txaketa topatu omen zen. Garai batean bere jaiotetxea, Baztaneko bide ondoan zegoen eta kondairak dionaren arabera bertatik pasatzen ziren ijito batzuk hartu eta eraman omen zuten Sevillara.
Olako Carmenen istorioa
Eta ola oikin istori ttiki bat badut, ta ori at… gure gurasuk auniz (indarrez) kontatzen tzuten, eta añen sartua dut, au benpin kontatu bar zaiztet. Baserri bat bazen Errotxarkorda izena zuena, ta ango yend… familiak lan egiten tzun ola oitikan urbillian. Ta pasatzen (da) erreka aundi bat onduan, erreka aundiya da, erreka kozkor bat. Eta… famila bat bizi zen Errotxarko borda ortan, badie baserriak geio ere urbill artan, oain zemait ustu dire, biñon oañikan ere aste ondarko ta… itxe rural otikan ta paratu tuzte, naiz eztien kontinun an bizi, oañik badie, badie baserrik, ta, oitukuk ta… iten tzuten lana ola oitan, iten omen tzuten. Ta baserri ortoku(k) benpin, Errotxarkordako baserriku oiek, seguro naiz, gure gu(r)asuk erraiten tzuten an lan iten tzutela.
Ta bazuten familia, ta, omen tzuten nixka bat benpin zanen tzuten, ek etzuten erraiten ze famili zuten, biñon nixka bat izena Carmen zuena. Eta, riada, uri… ekaizti bat izandu zen, uelde bat, eta nixka faltatu, ueldi artan nixka faltatu; faltatu ta faltatu ta akabo! ta akabo! Biño! jituk ere pasatu ziela, ta nixka ze in tzuten? Gure gurasuk erraiten zten ori beti lanekuk zarrak kontatzen tziotenak, nixka ura jituk eramin! Eta gero, atei zen nixka ura, duik[e] izanen tzen koxkorra, amar(ren) bat urte edo zazpi-zortzi-do… Etxelar beti oroitzen, Etxelarrez oroitzen, eta Etxelar ta Etxelar, eta, jituk eraun tzuten Sebillerat, ta Sebillan jituak, pues, egin tzuten, pues, artista bat atei zen artikan. Miño ori… ori egiyva da, e! Oañikan ere ixtorietan ekartzen du ori! Miño agiz artista famosa gañerat omen tzen, Carmen… eztakit nola, eta flamenka dantzatzeko ta bueno… biñon artista-artista, Parisan barna ta… agiz artista ona
Ikerketa
Honetaz gain, Japoniar katedratiko batek, Nagamine Kiyonari Nagoyako, 30 urte eman zituen Karmen eta Joseren istorioari buruzko aztarnak aztertzen eta azkenik, Prosper Merimeren nobelako bi pertsonai hauek errealak izan zirela ondorioztatu zuen eta Karmen, Sarriku auzoko Arribeltzeko malda izeneko parajean dagoen Errotxen bordan jaio zela.
Bi pertsonai hauen arteko euskarazko hitzak izan ziren ikerlari japoniarrari erabat liluratu zutenak. Honen ondorioz Etxalarren egon zen Karmenen baratzearen bila eta Joseren herrian, Elizondon.
Carmen, Prosper Merimée-ren nobelatik, 1847.
“Dirua biltzeko ari nintzen lanean fabrikan,
Nafarroarat itzuli ahal izateko, nere ama gaixoaren ondora,
nere babesa bertzerik ez baitu eta baratze ttipi bat
sagardoetarako hogei sagarrondorekin!
Ai nire herrian banengo mendi zuriaren ondoan…..”
Baina Karmen ez zen edonolako neska gaztea.
Bere askatasunaren aldarrikapena islatzen duten
bertsetek ederki agertzen dute bere arima:
“Ezin zaitut jada maite.
Ez dut zurekin bizi nahi.
Cañi sortu bait nintzen ni.
Libre naiz, hilko naiz Cañi”.
(Karmen Etxalarkoa Pastorala. Gerardo Mungia. Pintxe. 2017)
“Carmen” Nobela
Prosper Merimée idazlea Parisen sortu zen 1803an; literatura erromantikoa maite bazuen ere, nobela historikoan, nobela laburretan eta ipuinetan izan zuen arraskatarik handiena. Prosper Euskal herrira etorri zen Frantziako gobernuak bidalia bertako monumentu historikoen katalogoa sortzera. Bertan Maria Manuel Kirkpatrick, Montijoko kondesa ezagutu zuen, iparraldearekin eta bereziki Sarako herriarekin harremana zuena, eta honek bertako foru, ohitura eta kondairen berri eman zion.
Kondaira horietako batek, bere amorantea hil zuen gaizkile jeloskorraren istorioa kontatzen zuen, ondorioz “Carmen” nobela alegia.
‘Carmen’ nobelan bi protagonista daude, José Lizarrabengoa eta Karmen. José baztandarra da, Elizondon sortua, eta hasieran militar bezala agertzen bada, azkenean desertore, ebasle eta hiltzaile bihurtzen da. Karmen, berriz, Etxalarren sortua da; emakume ederra, bohemioa, ijitoa eta bere askatasuna eta independentzia denen gainetik defendatzen ditu.
Ezinezko amodio istorio bat kontatzen da eta beraien artean sortu zen amodio mingarriaren pasadizoak ezagutzera ematen dira. Histori hau XIX mendean kokatzen da Andaluziako lurralde desberdinetan (Sevilla, Cordoba eta Cadiz).
Maitasuna eta heriotza tarteko, tragedia baten kontakizuna da eta Karmen askatasunaren, erotismoaren eta patuaren irudi bihurtzen da bertan. Bertze hainbat obraren iturburu ere bada Karmen, horien artean George Bizet musikariaren opera (1875ean egina). Asun Garikanok euskaratu zuen 1992an Pamiela argitaletxearentzat.
Sarrera
NOLA HASI ZEN DENA
Gerardo Mungia obraren egilea, Karmen obra ezagunaren pastorala sortu zuenean, nobelan aipatzen den Karmen protagonistaren jatorrizko herrian obra garatzea idei ona izan zitekeela pentsatu zuen eta hau lortzeko lanetan hasi zen.
Etxalarko herriari eskaintza
Pastorala Etxalarren egiteko prozesu guztia, egileak herriko apaiza den Pello Apezetxea deitu zuenean hasi zen. Honek herriko udala, entitate, elkarte desberdinen berri eman zion egileari. 2016ko herriko bestak ziren Etxalarko alkatea den Migel Mari Irigoyenek egilearen deia jaso zuzenenean. Obraren azalpenak eman zizkion eta ekimena bideragarria zen ikusteko herriko elkarte, talde eta bizilagunekin bilera antolatu zen. Hasiera batean zalantzak sortu ziren gure eskualdean ez baitira sobera ezagunak pastoralak. Azkenean afera ongi aztertu ondoren herritarrak animatu ziren eta Karmen Etxalarko pastorala aurrera eramateko erabakia hartu zen.
Erabaki honen ondoren, egileak aspaldiko laguna duen Pantxika Urruty Pastoral zuzendariarekin jarri zen harremanetan eta proiektuaren berri eman zion. Pantxikak obrarekin maitemindu zela erantzunez baiezkoa eman zion.
Etxalar – Baztan, amankomuneko proiektua
Gerardok, Karmen Etxalarko Pastorala garatzeko orduan protagonistaren jatorria kontutan eduki bazuen, egokia ikusi zuen ere obraren bertze protagonista Baztandarra izanik, Baztandar batek betetzea paper hori. Etxalartarrei kontua planteatu ondotik eta hauek onartu ondoren, Jose-ren papera eginen zuenaren bila hasi zen obraren egilea. Azkenean Miel Joxe Ariztia izan zen Joseren papera betetzeko aukeratua eta Karmen-en papera berriz Miren Olaetxea Etxalartarrak.
Jose-ren paperaz aparte, Baztandarrak pastoralean presentzia ere izanen dute Amaiurko Gaztelu abesbatzarekin.
ZER DA PASTORALA BAT
Pastorala antzerki zahar mota bat da, oraindik Zuberoan bizi bizirik irauten duena eta bertan tradizioa aunitz duena.
Pastoralak, diziplina desberdinak nahasten dituen herri antzerki jendetsu bat da; koplak, kantak, dantzak eta bertzelakoak; azken finean nolabaiteko auzolan kultural erraldoi bat.
Karmen Etxalarkoa Pastorala: Konposaketa.
Pastorala honetan 100 lagunetik gora izanen dira parte hartzaileak, Etxalartarrak nagusiki Baztandarrengatik lagunduta. Hauen artean adin guztietakoak izanen dira parte hartuko dutenak paper desberdinak betetzen.
Karmen Etxalarko pastorala EUSKARA hutsean izanen da eta Hego Euskal Herrian eginen den mota honetako 2. ikuskizuna izanen da, Miel Bidador pastorala Iruñean egin baizen.
Pertsonaiak pastorala honetan ugariak dira eta hauek dira nagusienak:
- Protagonistak: Karmen eta Jose
- Dragoiak eta soldaduak (kanarioak Merimée-ren nobelan)
- Buhameak edo ijitoak
- Zigar-egileak
- Kontrabandistak, bidelapurrak edo trabukoak
- Turkandereak edo ostarlesak (Emakume andaluziar atrebituak, ukitu sentsularekin)
- Fraideak
- Haurrak
Artistak

Gerardo Mungia. Idazlea
Karmen Etxalarkoa pastoralaren egilea Gerardo Mungia “Pintxe” da. Igeltsero lanbidez eta idazlea afizioz, liburu bakarra du argitaratua. Iruindarra bera, betidanik tragedia zalea izan da. Hau honela izanik, betidanik gustukoa zuen Carmen nobelaren Pastoral bertsioa egitea erabaki zuen.

Pantxika Urruty. Errejentsa
Barkoxe, Zuberoa. Urteak daramatza Pastoralen munduan murgilduta eta zenbaitetan parte hartu du. Lehena “Etxahun” izeneko pastorala izan zen eta ondotik Ximena pastorala etorri zen. 2014. urtean Gerezien denbora pastoralan eta Katalina Erauso proiektuan parte hartu zuen. Azken honetan zuzendari papera bete zuen.

Alberto Lasa. Kantoreen irakaslea
Hondarribia. Gipuzkoa. Karmen Etxalarkoa pastoraleko koroaren zuzendaria.
Musika egileak-asmatzaileak:
Iñigo Etxarte: Etxalar, Nafarroa. Karmen Etxalarkoa pastoraleko soinugile-taldearen sortzailea. Txistu eta txirula.
Javier Perez de Azpeitia: Bera Nafarroa. Karmen Etxalarkoa pastoralerako musika asmatzailea. Teklatua.
Errege Belda: Karmen Etxalarkoa pastoralerako musika asmatzailea. Akordeoia.
Baita ere:
- Patrick – Atabala
- Juan Mari Beltrán – Klarinetea
- Miren Belda – Bonbo eta akodeoia.
- Bittor Karrera – Dulzaina
- Markel Etxarte – Tronpeta
- Peio Irigoien – Tronpeta
- Ander Barrenetxea – Perkusioa
- Anne Perez de Azpeitia – Fagota
- Aitor Huizi – Bibolina
Musika: Mikel Markez / Xabier Amuriza / Anje Duhalde
Dantzak:
Amadeo Telletxea: Igantzi, Nafarroa. Dantza berrien sortzailea eta irakaslea.
Anabel Arburua: Etxalar, Nafarroa. Dantza entseguak.
Maite Olaetxea: Etxalar, Nafarroa. Dantza entseguak.
Dantza irakasleak:
- Ilhora Capot
- Ibai Capot
- Arnaud Izal
- Bea Calvet
- Maddi Erreçaret
Arizaleak:
Atal honetan pastoralaren agertzen diren arizaleen zerrenda osoa dago, bakoitzak ikuskizunean antzeztuko duen pertsonaiekin batera. Kasu aunitzetan pertsona batek paper bat baino gehiago bete beharko du.
URDINEN ALDETIK
|
|||||
PERTSONAIA |
IZENA |
JAIOTETXEA |
|||
| ARIZALEAK | |||||
| Carmen | Miren Olaetxea | Basatea | |||
| Jose | Miel joxe Ariztia | Iruin (Amaiur) | |||
| Prosper Merimée | Antton Iribarren | Matisenea | |||
| Mika | Amaia Razkin | Arburua | |||
| Pipila | Olaia Iturria | Larregia | |||
| Pepe | Gaston Larzabal | Zimeldia | |||
| Lilas Pastia | Kontxesi Arangoa | Garakoetxea | |||
| Maria | Jasone Mitxeltorena | Urritia | |||
| Karranka | Rufino Zubieta | Elordi | |||
| Zigala | Mari Loli Danboriena | Landaburua | |||
| Camaron | Kontxi Antxorena | Aldalurrea | |||
| Periko | Etxahun Azkarraga | Lekueder | |||
| Bustikor | MªEugenia Sagardoi | Juantximonea | |||
| Pipit neskatila | Jone Bizente | Mikelestonea | |||
| ZIGAR-EGILEAK | |||||
| Lola | Irune Fernandez | Lekueder | |||
| Rocio | Iratxe iturria | Salaberria | |||
| Rakel | Irune Elizagoien | Bekoetxea | |||
| Makarena | Mirari Ansalas | Andutzea | |||
| KONTRABANDISTAK | |||||
| Dancaire | Jon Azkarraga | Lekueder | |||
| Juanito | Pablo Mendiburu | Aldekoa (Ziga) | |||
| Dorotea | Junkal Alzuguren | Mendibidea | |||
| Remendado | Aimar Iparragirre | Itxasmendia | |||
| Trabuko | Iñaki Danboriena | Landaburuko Borda | |||
| ZIGARREGILEAK – BUHAMESAK – AUZOKIDEAK (FIGURANTEAK) | |||||
| Arantxa Mikelestorena | Aldalurrea | ||||
| MªAsun Olagarai | Xoraxuriko Borda | ||||
| Birginia Arburua | Arburua | ||||
| MªAsun Sanzberro | Etxeberria | ||||
| Aritz Irazoki | Bazterretxea | ||||
| Andrea Elizalde | Mainea | ||||
| Amaia Elizalde | Mainea | ||||
| Aimar Iparragirre | Itxasmendia | ||||
| Martxel Larraza | Domigelenea | ||||
| Hasier Irazoki | Mendibidea | ||||
| Patxiku Irisarri | Lakateneko borda | ||||
| Kontxi Antxorena | Aldalurrea | ||||
| Junkal Alzuguren | Mendibidea | ||||
| Mari Loli Danboriena | Landaburua | ||||
| Onintze Zinkunegi | Itxasmendia | ||||
| Karmele Indaburu | Matisenea | ||||
| Amaia Razkin | Arburua | ||||
| Mireia Martinez | Larregia | ||||
| ARTZAINAK | |||||
| Fernando Cortijo | Elizondo | ||||
| Juan Mari Aleman | Punpulusta (Amaiur) | ||||
| Jexux Urrutia | |||||
| Angel Mugika | |||||
| Jose Javier Echeverria | Elizondo | ||||
| Jose Joaquin Azkarate | Jauregia (Aniz) | ||||
| Kiko Gartxitorena | Kortaria (Berroeta) | ||||
| Jesus Mari Uriz | Elizondo | ||||
| Jose Ignacio Olondriz | Etxeazpia (Lekaroz) | ||||
| Vicente Ballarena | Elizondo | ||||
| Antonio Inda | Indakoetxea (Erratzu) | ||||
| Juan Mari Gortari | Indertia (Ziga) | ||||
| Juli Arizaleta | Etxegaraikoborda (Lekaroz) | ||||
| Elvira Iturria | Iturria Ederra (Elizondo) | ||||
| Cristina Arregui | Aroztegia (Elizondo) | ||||
| Pili Goñi | Elizondo | ||||
| Maria Reyes Dendarieta | Elizondo | ||||
| Mari Elen Irigoien | Gamioa (Erratzu) | ||||
| Maria Jesus Elizegi | Indakoetxea (Erratzu) | ||||
| Edurne Zelaieta | Elizondo | ||||
| Bixi Arraztoa | Elizondo | ||||
GORRIEN ALDETIK |
|||||
PERTSONAIA |
IZENA |
JAIOTETXEA |
|||
| LANTZARI – SOLDATU – DRAGOIAK | |||||
| Antonio (Mandozaina) | Jorge Azkarraga | Urtsua | |||
| Brigadierra- Santiago | Xabier Berrueta | Aranalde | |||
| Xeila- Kisketa | Iñaki Danboriena | Landaburuko Borda | |||
| Garzia- Begibakar | Gaston Larzabal | Zimeldi | |||
| Koronela | Xabier Berrueta | Aranalde | |||
| Felipe- Tenientea | Beñat Irazoki | Babolea | |||
| Karramarro | Xabier Alzaga | Basatea | |||
| Manuel | Xabier Ariztegi | Santsiñenea | |||
| Rodrigo | Patxiku Irisarri | Lakateneko Borda | |||
| Santiago | Xabier Berrueta | Aranalde | |||
| Mateo | Hasier Irazoki | Mendabidea | |||
| BESTE LANTZARI, SOLDATU, DRAGOIAK | |||||
| Pablo Mendiburu | Aldekoa (Ziga) | ||||
| Xabier Alzaga | Basatea | ||||
| TURK ANDERE-GIZONAK | |||||
| Jone Bizente | Mikelestonea | ||||
| Mireia Martinez | Larregia | ||||
| Amaia Elizalde | Mainea | ||||
| Mirari Ansalas | Andutzea | ||||
| Andrea Elizalde | Mainea | ||||
| Aimar Iparragirre | Itxasmendia | ||||
| Irune Fernandez | Lekueder | ||||
| Ainara Arangibel | Inbidia | ||||
| Iratxe Iturria | Salaberria | ||||
| Martxel Larraza | Domigelenea | ||||
| Irune Elizagoien | Bekoetxea | ||||
| Ainhoa Telletxea | Tximista | ||||
| Jasone Mitxeltorena | Urritia | ||||
| SATAN GEHIENAK |
|||||
| Onil | Markel Iturria | Arburua | |||
| Mingulin | Andoni Iribarren | Matisenea | |||
| Txongil | Maite Olaetxea | Arretxea | |||
| Mamolin | Lorea Arangoa | Etxeberria | |||
| SATAN LAGUNAK | |||||
| Anabel Arburua | Jauregia | ||||
| Uxue Iturria | Arburua | ||||
| Leire Iribarren | Matisenea | ||||
| Elene Altzuguren | Arretxeberria | ||||
| BESTE DANTZARIAK | |||||
| Leire Iribarren | Matisenea | ||||
| Ainhoa Telletxea | Tximista | ||||
| Uxue Iturria | Arburua | ||||
| Elene Altzuguren | Arretxeberria | ||||
| Maite Olaetxea | Arretxea | ||||
| Amaia Elizalde | Mainea | ||||
| Jone Bizente | Mikelestonea | ||||
| Anabel Arburua | Jauregia | ||||
| Lorea Arangoa | Etxeberria | ||||
| Andrea Elizalde | Mainea | ||||
| Markel Iturria | Arburua | ||||
| Andoni Iribarren | Matisenea | ||||
| Aimar Iparragirre | Itxasmendia | ||||
| Martxel Larraza | Domigelenea | ||||
| Irune Elizagoien | Bekoetxea | ||||
| Irune Fernandez | Lekueder | ||||
| Mirari Ansalas | Andutzea | ||||
| Iratxe Iturria | Salaberria | ||||
| Ainara Arangibel | Inbidia | ||||
| Jasone Mitxeltorena | Urritia | ||||
| Olaia Iturria | Larregia | ||||
| ERDIKOAK ETA OROKORRAK |
|||||
| Bereterra | Mikel Iturria | Larregia | |||
| Ermitaua | Jose Javier Echeverria | Elizondo | |||
| DOMINGOTARRAK | |||||
| Fernando Cortijo | Elizondo | ||||
| Juan Mari Aleman | Punpulusta (Amaiur) | ||||
| Jexux Urrutia | Junipero Prailea | Gaztelualde (Amaiur) | |||
| Anjel Mugika | Paulino prailea | Eskoetzea (Amaiur) | |||
| Jose Javier Echeverria | Benedikto prailea | Elizondo | |||
| Jose Joaquin Azkarate | Bartolome prailea | Jauregia (Aniz) | |||
| Kiko Gartxitorena | Pio prailea | Kortaria (Berroeta) | |||
| Jesus Mari Uriz | Prailea | Elizondo | |||
| Jose Ignacio Olondriz | Prailea | Etxeazpia (Lekaroz) | |||
| Vicente Ballarena | Prailea | Elizondo | |||
| Antonio Inda | Prailea | Indakoetxea (Erratzu) | |||
| Juan Mari Gortari | Indertia (Ziga) | ||||
| Juli Arizaleta | Etxegaraikoborda (Lekaroz) | ||||
| Elvira Iturria | Iturria Ederra (Elizondo) | ||||
| Cristina Arregui | Aroztegia (Elizondo) | ||||
| Pili Goñi | Elizondo | ||||
| Maria Reyes Dendarieta | Elizondo | ||||
| Mari Elen Irigoien | Gamioa (Erratzu) | ||||
| Maria Jesus Elizegi | Indakoetxea (Erratzu) | ||||
| Edurne Zelaieta | Elizondo | ||||
| Bixi Arraztoa | Elizondo | ||||
| HAUR KANTARIAK |
|||||
| Mikel Iturria | Larregia | ||||
| Lore Atondo | Mendiarte | ||||
| Manex Danboriena | Landaburuko borda | ||||
| Julene Danboriena | Landaburuko borda | ||||
| Ainitze Zubieta | Inbidia | ||||
| Aitor Azkarraga | Lekueder | ||||
| Añez iribarren | Arotzenea | ||||
| Ibai Azkarraga | Lekueder | ||||
| Nahia Ansalas | Bidegain | ||||
| Kemen Ansalas | Bidegain | ||||
| Aia Mitxeltorena | Urritia | ||||
| Lander Lasaga | Errotagaraia | ||||
| Unax Etxarte | Harizpe | ||||
| Luken Etxarte | Harizpe | ||||
| Ane Arburua | Goienetxea | ||||
| Leire Iribarren | Matisenea | ||||
| LEHEN PREDIKÜA |
|||||
| Patxi Hernando | Goietxea | ||||
| Inaxio Goienetxe | Goienetxegaraiko borda | ||||
| AZKEN PREDIKÜA | |||||
| Karmele Indaburu | Matisenea | ||||
| Anabel Arburua | Jauregia | ||||
| Mireia Martinez | Larregia | ||||
| Onintze Zinkunegi | Itxasmendia | ||||
| BANDERAZAINAK | |||||
| Aimar Iparragirre | Itxasmendia | ||||
| Irune Fernandez | Lekueder | ||||
| Jasone Mitxeltorena | Urritia | ||||
| Beñat Irazoki | Babolea | ||||
| PLAZA JAUN-ANDEREAK | |||||
| Maria Jose Indaburu | Arretxea | ||||
| Maria Eugenia Zubieta | Anai Etxea | ||||
| Meritxel Teran | Etxe-Xuria | ||||
| Nerea Valverde | Arotzenea | ||||
| Mikelo Arburua | Aldaitegia | ||||
| ARTALDEA | |||||
| Irune Fernandez | Lekueder | ||||
| Jon Azkarraga | Lekueder | ||||
| JOAREAK | |||||
| Arnaud Izal | |||||
| Jon Azkarraga | Lekueder | ||||
| ASTOAREN JABEA | |||||
| Jon Azkarraga | Lekueder | ||||
| Etxahun Azkarraga | Lekueder | ||||
| SOINUGILEAK | |||||
| Juan Mari Beltran | Klarinetea | Oiartzun | |||
| Javier Perez de Azpeitia | Teklatua | Doinuene | |||
| Miren Belda | Bonbo eta akordeoia | Hernani | |||
| Errege Belda | Akordeoia | Doinuene | |||
| Bittor Karrera | Gaita | Doinuene | |||
| Markel Etxarte | Tronpeta | Harizpe | |||
| Peio Irigoien | Tronpeta | Etxalar | |||
| Iñigo Etxarte | Txistu eta txirula | Harizpe | |||
| Patrick Calvet | Atabala | Hazparren | |||
| Ander Barrenetxea | Perkusioa | Hernani | |||
| Aitor Huizi | Biolina | Hernani | |||
| Aune Perez de Azpeitia | Fagota | Doinuene | |||
| JOSTUNAK | |||||
| MªCruz Indaburu | Mainea | ||||
| Andrea Elizalde | Mainea | ||||
| Miren Olaetxea | Basatea | ||||
| Arantxa Danboriena | Agirrenea | ||||
| Amaia Elizalde | Mainea | ||||
| Belen Aranburu | Urtsua | ||||
| Junkal Alzuguren | Mendibidea | ||||
| Gema Salaberria | Murdenea | ||||
| Charo Ezquer | Xurienea | ||||
| MªLuisa Azkarraga | Urtsua | ||||
| Agurne Leiza | Haritzpe | ||||
| DANTZARIEN ZERRENDA | |
| Andoni Irribarren | Andrea Elizalde |
| Aritz Irazoki | Anabel Arburua |
| Markel Iturria | Amaia Elizagoien |
| Leire Irribarren | Maite Olaetxea |
| Martxel Larraza | Irune Elizagoien |
| Aimar Iparragirre | Ainhoa Telletxea |
| Elene Altzuguren | Uxue Iturria |
| Lorea Arango | Miren Olaetxea |
| Olaia Iturria | |
| AMAIURKO GAZTELU ABESBATZA | |
| Fernando Cortijo | Maria Helen |
| Jexux Urrutia | Pili Goñi |
| Anjel Mujika | Reyes Dendarieta |
| Cristina Arregi | Txuma Ruiz |
| Elvira Iturria | Jose Joaquin Azkarate |
| Jose Ignacio Olondriz | Edurne Zelaieta |
| Juana Mari Gortari | Bixi Arraztoa |
| Kiko Gartxitorena | Juli Arizaleta |
| Maria Jesus Elizegi | Bixente Ballarena |
SOINU-TEKNIKARIAK
M.A.N Maule. Marc Andrè Nicolao. niff@orange.fr
ESKERRAK
Taula joko eta dantza laguntzaileak:
Bea Calvet, Maddi Erreçaret, Garbiñe Aizpitarte. Zurgintza: Manuel Arrosamena (Elizaldegaraia), Javier Arrosamena (Elizaldegaraia). Makil egileak: Benantxio Elizagoien, Joxemari Arburua (Xoraxuriko borda).
Esker Bereziak:
Helduak eta gazteak,emakumezkoak eta gizonak, arizaleak, dantzariak, musikariak, jostunak eta bertze hainbertze lantaldetan ari direnak (komunikazio zereginetan, laguntzak bidaltzen, makilak egiten, eszenatokia prestatzen, otorduak antolatzen edota emanaldi egunetan bertan gogor lanean daudenak). Ezin hemen denak banan- banan izenez aipatu. Eta ez bakarrik Etxalartarrak, bertze hainbat herritakoak ere badira manera batean edo bertzean Pastoralean parte hartzen ari direnak eskuzabaltasun osoz (Baztan, Igantzi, Hondarribia, Xuberokoak, Iruñakoak..) Den- denei gure esker beroenak eta bereziki Gerardo Mungia idazleari eta Pantxika Urruty errejentsari.
Ikuskizunak
Etxalar eta Elizondo Ikuskizunak
Karmen Etxalarkoa Pastorala ikuskizunaren emanaldi guztiak, hiru denetara, bi Etxalarren eta bat Elizondon, hagitz arrakastatsuak izan ziren.
Hasiera batean Etxalarren bakarrik egitea aurreikusia bazen ere, arrakasta ikusita eta Pastoralaren zati garrantzitsua Baztandarrak direnez protagonista (bai nobela eta baita pastorala beran), Elizondon egitea ere erabaki zen, ongi erabaki gainera.
Etxalarko ikuskizunak, 2017ko irailaren 16 eta 17an burutu ziren, larunbata eta igande egunarekin. Egun hauetarako herriko plaza eta frontoia pastorala garatzeko erabili ziren eta bertan beharrezko oholtza, publikoaren eremua eta harmailak instalatu ziren, baita ostatu bat ere ikuskizunen ondoko aisialdirako.
Pastoraletan ohitura den bezala, ikuskizuna egin aitzinetik pastoraleko arizaleen (Parte hartzaileen) desfilea egin zen herrian zehar bakoitza bere pertsonaiaz jantzita eta pastoraleko musika bandaren laguntzarekin. Etxalarko kasuan, desfilea bakarrik, igandean egin zen.
Hasieran aipatu bezala, emanaldiak arrakastatsuak izan ziren eta bi eguneko saioen arten 2000 ikusle elkartu ziren Etxalarko frontoian. Elizondoko kasuan, azaroaren 5ean, pastorala ere herriko frontoian garatu zen eta bertara 500 lagunetik goiti hurbildu ziren.
Pastoraleko partaide guztiak, bai oholtza gainekoak eta baita atzekoak, boluntarioak baziren ere, eskainitako ikuskizuna urte betez egindako lan handiaren ondorioa, maila ederrekoa izan zen eta ikuslegoa oso pozik geratu zen eta kasu batzuetan hunkitu ere.
Hasiera batean Pastoralak nolako dimentsioa hartuko zuen ez bazen jakiten ahal, herriarentzat ikasgai ederra izan zen 100 lagunetik goitiko lan talde bat sortuz ezagutzen ez zen diziplina bateko 3 orduko emanaldia aitzinera eramatea. Zalantzarik gabe, harro egoteko balentria!
Multimedia
Argazki saioa
Mustraka - 2017ko maiatzak 22
Mustraka - 2017ko ekainak 11
Mustraka - 2017ko ekainak 25
Mustraka - 2017ko abuztuak 27
Kantu entseguak
Pastorala - 2017ko Irailak 16
Pastorala - 2017ko Irailak 17 - Bazkaria
Pastorala - 2017ko Irailak 17 - Ikuskizuna aitzinetik
Pastorala - 2017ko Irailak 17 - Desfilea
Pastorala - 2017ko Irailak 17
Pastorala - 2017ko Azaroak 5-Elizondo
Pastorala - Bideoak
Ibilbidea
Karmenen haurtzaroko lekuak eta xokoa ezagutu nahi?
Karmen Etxalarko ibilbidean Karmenen ustezko jaiotetxerako bidea egiten da. Ibilbidean zehar 6 panel daude jarrita, Kultur Etxeko ataritik bere etxeraino, Errotxen bordaraino. Ibilbidean eder honetan zehar, Karmen garaiko zenbait gaia aipatzen dira, tartean orduko bizimodua eta gertakariak.
Ibilbidearen tarte batzuk, politenak gainera, orduan erabiltzen zen “Baztango bidetik” doa eta leku eder eta ondare interesgarriak ikusten dira.
Ez izan zalantzarik eta egin Karmen Etxalarkoaren bidea!
KARMEN ETXALARKOA IBILBIDEA
XIX. mende hasieran, Karmen izeneko neskatila bat bizitu omen zen Etxalarren, Prosper Meriméeren nobelagatik ezaguna egin zena eta famatu bihurtu zena Bizet-en operaren ondorioz.
Karmen, Errotxen bordan jaio omen zen, Larrapil Sarrikuko auzoan eta gaztetxo bat zelarik, uholdeak egon ziren gau batean, ijituek bahitu omen zuten eta Sevillarat eraman.
Bere omenez eta haren pertsonaia euskalduntze arren, 2017ko Irailaren 17an, Karmen Etxalarkoa Pastorala aintzinera atera zuen Etxalarko herriak.
Emakume ausart eta aske honen garaiko Etxalar aurkeztu nahi dizuegu Karmen Etxalarkoa ibilbidearen bidez, ilusioz, auzolanean eginikoa.
ARBIKO UR-JAUZIA ETA ZUBIA
Panel honen atzekaldean, Arbiko errekako ur-jauzia ikus daiteke, Karmenek, hamaika aldiz ikusi izanen zuena, parean kokatzen den zubitik, Baztango bidearen parte dena.
Uholde baten ondorioz, 1804. urtean berritu behar izan zuten Arbiko zubia, izan ere, Baztango bide hau, bide garrantzitsua zen, bailarako nagusia.
1804. urteko uholdeen ondorioz berritu zuten zubia. Hurbildu zubira harria ikustera!
SARRIKUKO BORDA
Baztango bidetik igarotzen ari zara, Karmenek hainbertze aldiz egin izango zuen bezala.
Parean, Azkua eta Arrano Komainta mendiak, Etxalarko altuenak.
Iparraldean, Frantziarekin muga egiten du Etxalarrek eta aunitzetan, abantaila hau probextuz, gau lanean ibiltzen ziren herriko jendeak.
Hamaika aldiz sumatu izanen zituen Karmenek gau lanean ari zirela, eta baliteke, erro haiek lagundu egin izanen ziotela gero, Andaluzian bide lapurretan parte hartzeko.
Ziur edozein emakume ez zutela onartuko taldean!
SARRIKUKO ZUBI ZAHARRA
- urtean batzarkideek (Etxe Jabeek), Herriko Etxean igande eguerditan egiten zituzten batzar haietako batean, zera erabaki zuten:
“Uholdeengatik hagitz arriskutsua den Sarrikuko zintzurrean harrizko zubia eraiki dadila (lehen egurrezkoa zen), Agoizko lurraldeetatik, Esteribar eta Erro ibarretatik Baztanen barrena etortzen direnentzat baliagarri izan dadin, beraiek dira gatza, garia eta ardoa herri honetako merkatura ekartzen dutenak.”
Garai hartan, etxe jabeak, ehungileak, zurginak, arotzak, mandozaiak, medikuak, ferratzaileak eta abar pasatzen ziren hemendik. Baita jende xumea ere, beraien uztak herrian saltzera eta ijituak, herriko etxeetatik eskian urtatsa bilatzera.
ETXALARKO BIZIMODUA GARAI HARTAN
XIX. mendean Etxalarrek 1.800 biztanletik goiti zuen garaian, herritarren erdiak burdinoletako lanen inguruan ateratzen zuen bizimodua: ikatza egin eta garraiatzen, Bizkaitik zetorren mineralkia Pasaiatik herrira ekartzen zuten, gabarraz Bidasoan goiti eta idiz Berako Montoiatik herrira.
Herritarrek burdinoletako mineralkia erre eta burdina berexi egiten zuten, burdin barrak sortu eta tresnak egin.
Aintzinekoei entzunez, Gaineko ola eta Beheko ola bereizten ziren. Lehenbizikoa, mendi honen bertze aldean aurkitzen den Erroitegiko erreka ondoan, Baztanen bordaren azpialdean (oraindik ere pareta zahar batzuk ageri dira). Bigarrena, Etxalarko Bentak pasa eta herri aldera, errepide berriaren azpialdean. Azken hau Etxalarsa izenez ezagutzen zen.
Nahiz eta industria honen azken hamarkadetan egon, Karmenek hurbiletik bizitu izango zuen burdinolen inguruko mugimendua. Pagadi eta gaztaindegietako ikatz plazak ikusgai izanen zituen nonahi, baita goiti eta behiti zebiltzan mandozainak eta langileak, orain mendiak eskeintzen digun isiltasuna apurtzen.
ERROTXEN BORDA
Parean ikusten duzun hau Karmenen sortetxea omen zen, Errotxen Borda deitua. Uholde gau batean ijitu batzuk bahitu omen zuten Karmen, beraiekin Sevillarat eramanez.
Familia xumekoa zen seguraski, hainbat senidez osatutako familia, bertan zituzten baratze eta sagarrondoez baliaturik familia aintzinerat ateratzera ohitutakoak.
Gaztainaren eta sagarraren garrantzia kontutan hartu behar dira garai hartako elikaduran. Ezkortiak ziren gaztainak mantentzeko erabiltzen ziren lekuak, zumezko saskitxoetn gordetzen ziren han lurrez, adarrez, iratzez eta zakuz estalita usteltzetik babesteko.











