Lizarietako Ingurumenaren eta Hegazti Migratzaileen Interpretazio Zentroa
Ingurumenaren eta Hegazti Migratzaileen Interpretazio Zentroa
LIZARIETAKO Ingurumenaren eta Hegazti Migratzaileen Interpretazio Zentroaren espazioan Etxalarko aberastasun naturalari eta kulturalari, hegaztien migrazioari eta usategien tradizioari buruzko informazioa zabaltzen da. Erakusketak azalpen panelak, Zentrorako bereziki sortutako bideoak eta Etxalar eta bere herritarren kulturari lotutako beste elementu eta objektu batzuk biltzen ditu.
Usategiak
Usategietako lepoa Europako uso migratzaileen pasalekua denez, toki ezin hobea da usoak sareen bidez harrapatzeko. Usoak ehizatzeko sistema hori antzinakoa da, eta duela 600 urte baino gehiagotik hona bizirauten du.
Natura
Lizarietako lepoak Bidasoara eta La Nivellera doazen urak banatzen ditu. Klima epela eta oso hezea da. Paisaia haritz eta pago basoek, gaztainondoek, ibarbasoak, larreek, errekek eta zohikaztegiek markatzen dute, eta animalia basati eta etxekotu ugari daude.
Migrazioa
Lizarietako portua, Etxalar eta Sara arteko mugan, aparteko tokia da. Han gure kultura komuna, hegazti migratzaileen behaketa zientifikoa eta usoen sare bidezko ehizaren antzinako tradizioa elkarrekin bizi dira.
Kultura
Baserrietako bizimoduak eta basoarekin eta artzaintzarekin duten loturak markatzen duten lurralde honetan, natura eta kultura nahastu egiten dira. Historiak megalito-multzoek, hilarriek, gerra karlisten oihartzunek edo Pirinioen bi aldeetako biztanleak hainbeste markatu zituzten kontrabandoaren egunek ezkutatzen dituzten sekretuak ezagutzera gonbidatzen gaitu.

