Herria eta auzoak
Herria
Etxalarko herria Nafarroako iparraldean kokatuta dago, Bortzirietako herririk ekialderuntzekoena da. Iparraldean Bera eta Sarako herriekin egiten du muga, ekialdean Baztaneko bailararekin, hegoaldean Bertizaranarekin eta mendebaldean berriz Igantzi eta Lesakarekin.
Etxalarko lurraldeak 47km2-ko neurria dauka. Etxalarko hirigunea, mendiez inguraturik dago, herria haizeetatik babestuz. Klima hagitz hezea da, baina aldi berean epela eta osasuntsua. Etxeak, gehientsuak nahiko handiak dira eta harriz eta egurrez eginak dira batez ere. Etxeez aparte, Etxalarko herrian badira bertze gauza aunitz edozeinen kuriositatea asetzeko modukoak; Usategiak, inguru naturala, ondare arkitektoniko eta kulturala, ospakizunak…
Ekonomia
Industria
Sektore honetan, herriko jende aunitzek egiten du lan, baina gehienek herritik kanpo. Herrian, sektore honen barne badaude zerrategi bat, zurgindegiak, kalitatezko galtzerdien enpresa bat eta pentsuen kooperatiba bat. Gero, ere badira eraikuntza munduaren inguruan lan egiten duten enpresa txikiak.
Eskualdeko enpresetatik, garrantzi handia dauka herriko biztanleagoarentzat Bera eta Lesakako industria guneak, bertan jende askok egiten baitu lan.
Zerbitzuak
Zerbitzuen sektore honek, turismoa konkretuki, herriaren ekonomian garrantzi handia dauka. Urte guztian zehar, karrikan eta mendietatik banandurik dauden landa etxeak, kanpotik etorritako jendeaz betetzen dira. Usategiak ere erreklamo onak izaten dira udazkena partean, herriko kale, jatetxe eta tabernak girotzeko.
Eguneroko zerbitzuei dagokionez, Etxalarren edozein herri txikian topa daitezken zerbitzuak aurki daitezke; okindegia, janari dendak, mediku kontsultategia, eskola, botika, eta abar.
Nekazaritza eta abeltzaintza
Gaur egun nekazaritzan eta abeltzaintzan jende gutxik jarduten du. Lehengo garaiekin alderatuz, gaur egun baserrietan, lehen baino askoz ere abere buru gutxiago dago. Badira ahalik ere oraindik ere animaliekin lan egiten dutenak, zerri esplotazioak, ahate loditegiak eta artaldeak dituztenak. Lehen edozein baserri edo etxeetan behiak, ardiak eta bertzelako animali domestikoak izaten ziren.
Nekazaritzan herrian ia ez dago jardunik. Garai batean herrikoa etxe eta baserria guztiak berain lur eremua zeukaten, bertan patata, artoa, arbia, ilarrak eta bertzelakoak erein eta landatzeko. Gaur egun landa edo baratzen ibiltzen direnak, afizio, ohitura eta jakien kalitateagatik egiten dute. Soro aunitzetan fruta ondoak landatu dituzte baita ere.
Baserriaren bertze bilakaera nabarmena izan da, Landa etxetan bihurtzearena. Baserri asko, egoera txarra ikusita, landa etxetan bihurtu dira. Etxalar, Nafarroako landa etxe gehien dituen herria da.
Auzoak
Zazpi auzo daude. Zaharrenak, Andra Mari eliza inguruan kokatuak daudenak dira; Anduetzeta, Iñarreta, Jauregieta eta Antsolokueta urrunago. Sortze berriko auzoak berriz Beolaldea, Goikolanda eta Bekolanda auzoak dira.
Herriguneko auzoak
Denetara 7 dira. Zaharrenak, Andra Mari eliza inguruan kokatuak daudenak dira; Anduetzeta, Iñarreta, Jauregieta eta Antsolokueta urrunago. Sortze berriko auzoak berriz Beolaldea, Goikolanda eta Bekolanda auzoak dira. Herri-guneko auzoen limiteak, herria gurutzatzen duten errekek zehazten dituzte; Tximista erreka, Artañaran erreka eta Buxungo errekak. Bertze aldetik, auzoen deiturak orokorrean, sorrera berrikoak kenduta, auzoa bertan dagoen etxe batek ematen dio izena eta seguruenik etxe hau auzoko lehen etxea izanen zela. Auzo bakoitzean izen berdina edo ia berdina duten etxeak daude. Auzo berrien izenak berriz hauen kokapenarekin bat datoz, landa eta zelai eremuak.
Baserrien auzoak
Hauek denetara 6 dira eta neurri desberdinetan herri gunearen eremua inguratzen dute: Gorosurreta, Lurriztiederra, Urritzokieta, Larrapil-Sarriku, Lakain-Apeborro eta Orizki. Denak ez badira ere, auzo gehienen izenak hauen eremuan nabarmentzen den ezaugarri natural baten izena hartzen dute. Kasu aunitzetan zuhaitz mota eta zonaldeko ezaugarrien aipamena egiten da izenenetan. Aipatzekoa da ere, biztanleriarik gabeko eremuetan, baserrien auzoen inguruan daudenak, euren deiturak dituztela. Garai batean deitura hauen erabilera aunitzez handiagoa izaten zen, batez ere garai haietako bizimoduarekin, naturarekin harreman lotuago baitzuten ordukoak.

