ETXALAR
– Auzoak
Herri guneko auzoak:
Denetara 7 dira. Zaharrenak, Andra Mari eliza inguruan kokatuak daudenak dira; Anduetzeta, Iñarreta, Jauregieta eta Antsolokueta urrunago. Sortze berriko auzoak berriz Beolaldea, Goikolanda eta Bekolanda auzoak dira.
Baserrien auzoak
Hauek denetara 6 dira eta neurri desberdinetan herri gunearen eremua inguratzen dute: Gorosurreta, Lurriztiederra, Urritzokieta, Larrapil-Sarriku, Lakain-Apeborro eta Orizki. Denak ez badira ere, auzo gehienen izenak hauen eremuan nabarmentzen den ezaugarri natural baten izena hartzen dute. Kasu aunitzetan zuhaitz mota eta zonaldeko ezaugarrien aipamena egiten da izenenetan. Aipatzekoa da ere, biztanleriarik gabeko eremuetan, baserrien auzoen inguruan daudenak, euren deiturak dituztela. Garai batean deitura hauen erabilera aunitzez handiago zen, batez ere garai haietako bizimoduarekin, naturarekin harreman lotuago baitzuten ordukoak.