Aurkezpena

TURISMOA

– Aurkezpena

Gure herria oraindik ezagutzen ez baduzu, hurbiltzen zarenean seguru ez zarela damutuko. Bere ondare anitzaz gozatu daiteke herriko kaleak zeharkatu bitartean.

Bere edertasunarengatik saritutako herria da Etxalar.

ONGI ETORRI GURE HERRIRA!

Etxalar, Nafarroa Garaiko ipar-mendebalean kokatua, Mendialdeko Bortzirietako bat da. Herriko sarbide nagusia Iruña eta Irun batzen dituen errepidetik (N-121-A) dator. Bertatik eskualdeko errepidea (NA-4400) hartzen da eta 4km egin ondoren herrira ailegatzen da. Sarako herritik datorren errepidetik (D-932) edo Zugarramurdi-Baztan aldetik datorrenetik ere Etxalarrera ailegatu daiteke. Sara, Bera, Lesaka, Igantzi eta Baztan ditu mugakide. Batez ere usoak saretan harrapatzeko ehiza mota bereziarengatik ezaguna bada ere, bere herri arkitektura eta bere egoera ederrarengatik ere nabarmentzen da, guzti hau natura ingurune eder batez apaindua. Herrien apaintze eta hobekuntzarako turismoko sari nazionala. XIX. mendearen bukaeran herrian ia 2000 biztanle bazeuden, gaur egun 850 lagin inguru bizi dira herrian.

Etxalarko hirigunean etxe gehientsuak nahiko handiak dira eta harriz eta egurrez eginak dira batez ere. Kaleetan zehar pasiatu ezkero, etxeen sarrerako ateburutan batzuen eraiki datak ikusi daitezke (XVI – XVIII) eta hauen armarriak nola ez. Etxeetaz aparte, Etxalarko herrian badira bertze gauza aunitz edozeinen jakin nahia asetzeko modukoak; Usategiak, Iñarretako gurutzea, errotak, eskuzko garbilekua…

EUSKARA Bertako aitzineko hizkuntza euskara da, %95ek hitz egiten duena. 1889an L.L. Bonapartek burututako mapa linguistikoan, Etxalarko euskara Goi-Nafarreran sailkatu zuen, Bortzirietako azpi-euskalkian. Teodoro Arburua y Eusebio Etxalarko bizilagun ospetsuak, bere garapenean garrantzia handia eduki zuten. Euskaltzaindiaren sorreran parte hartu zuten. (Gehiago)

EKONOMIA Lehen ia herritar guzien lanbide izandako abeltzaintzak, behi eta ardiak batez ere, beheiti egin du nabarmen azken urteetan. Hala ere oraindik esplotazio txikiak badira. Industria da gehienen lanbidea, 100 bat lanpostu herrian. Lesaka eta Berako lantegiez gain, herrian bertan kokaturik dagoen “Lorpen” galtzerdi lantegia da garrantzitsuena, galtzerdi teknikoa egiten duena. Turismoak ere garrantzi handia dauka herriko martxan. (Gehiago)

OSPAKIZUNAK ETA BESTAK Herriko bestak abuztuaren 15ean, Andre Mari Zaindariaren inguruan. Usategietako Igandea, urriaren hirugarren igandea. Eguberrietan, abenduaren 24an Olentzeroren etorrera. Urtezahar egunean, goizetik haurrak Ela-Ela eskean ibiltzen dira. Inauteriak. Garizuma aitzineko igandea, astelehena eta asteartea. Udaberriko Kultur Egunak. Ekainaren lehen  igandea; Gasna Feria, eskulanen erakusketa. Ekaineko bigarren igandea; Haurren Eguna.

USATEGIAK Etxalarrek duen gauza aipatuen eta ezagunena. Erdi Arotik hasita, sarez egiten den ehiza mota berezia. Sara eta Etxalarko mugaren bi aldeetatik jasotako trepetan, zatarra eta makila tresna dituztela, hamahiru pertsonek egiten dute ehizaldia, urriaren 1etik azaroaren 20ra arte. Bisita gidatuak. (Gehiago)