EUSKARA
Etxalarko herrian ahalegin handiak egiten ditu gure hizkuntzan, Euskaraz, bizitzeko, nahiz eta gurea baino askoz handiagoak diren hizkuntzez inguratu bizi.
1889an L.L. Bonapartek burututako mapa linguistikoan, Etxalarko euskara Goi-Nafarreran sailkatu zuen, Bortzirietako azpi-euskalkian.
Herri honetako %90 inguru euskalduna da, eta gure herrira hurbiltzen zaretenean kontuan har dezazuen eskertuko genuke.
Teodoro Arburua eta Eusebio Etxalarko bizilagun ospetsuak, euskararen garapenean garrantzia handia eduki zuten. Euskaltzaindiaren sorreran parte hartu zuten.
Pello Apezetxea Etxalarko apeza ohia, Euskaltzaindiaren ohorezko kidea izan zen.
Gora euskara!
Ongi Etorri Bortzirietara, ongi etorri Etxalarrera!
BOR-BOR- Bortzirietako Euskalzaleen Mugimendua 2022tik martxan Lan taldeak Bortzirietako herri bakoitzean Ekitaldiak Apirileko bigarren hamabortzaldian egitarau zabal bat antolatuko da , euskararen inguruko ekintzekin: “Bor-borraldia” Elkarrizketa Xorroxin irratian Bor-bor mugimenduko Oskar Goñirekin