Noticias

Baztan, Bortziriak eta Malerrekako euskara zerbitzuek, Uraren Bailarak eta Baztan-Bidasoa Turismo Elkartearekin elkarlanean, «Ongi etorri, hemen euskaraz bizi gara!» eskuorria zabaltzen dute urtero.

Hilabete honetan zubia eta Aste Santuko oporraldia izanik, eskuorri horiek birbanatzeko momentua da.

Argitalpen horrek bi formatu ditu: paperekoa eta pdf interaktiboa. Paperezkoa, zonaldeko turismo bulegoetan zabalduko da eta pdf interaktiboa berriz, hemen deskargatu daiteke.