Bizitza
Goizueta herrian jaio zen 1932ko ekainaren 2an.
Etxarri Aranaz herrian hamar urtez apaiz egon eta gero (1955tik 1965era) Etxalarren apaiza izan zen 2022ko martxoaren 17an hil zen arte. 89 urte zituen.
Apaiza izatez aparte, kulturaren arlo desberdinekin erlazio estua eduki du bere bizitzan zehar, etnografoa, etnologoa, idazlea eta euskaltzaindiaren ohorezko kide izan zen gauzen bertzeen artean. Herri mailan txistu irakaslea izan zen eta Altxata K.K.E eta Usoa Kooperatibako sortzaileetako bat.
Bere ibilbidean ere Ttipi Ttapa fundazioaren lehendakaria izan zen urte batzuz.
80 urte bete zituenean Etxalarko herriak omenalditxoa egin zion herriarekiko bere bizitzan izandako eskuzabaltasuna eta borondatea eskertzeko.
2018an Txondorra saria jaso zuen Iruñeko Udala eta Olentzeroren Lagunak elkartearen eskutik herri kulturaren ikerketan eta zabaltzean egindako lanagatik.
2022ko udan, Etxalarko udalak, Pello Apezetxea Kultur Gunea deitura jarri zion Kultur Etxeari eta sarreran bere argazkia duen plaka bat jarri zen.
Argitalpenak – Liburuak – Idatziak
Bere bizian zehar Pellok hamaika idatzi, argitalpen eta liburu argitaratu zituen.
Prentsa artikuluak:
Azken borondatea Hil aurretik bere hurbilekoei eskatu zien, bere azken argitalpenak, ordu arte salgai zeudenak, interesatuen artean banatzeko. Zuk bere argitalpenetako batean interesatu bazaude, hurbildu zaitez eta berak eskatutako betetik dugu, zera da, liburua opari emanen dizugu.
Fontes Linguae Vasconum
Euskal hizkuntzalaritza aldizkaria honetarako, zenbait argitalpen egin zituen:
- Etxalarko etxeak
- Etxalarko usategiei buruzko gutunak
- Etxalarko etxe eta baserrien Izenak