Usategietako igande bezpera

Usategietako igande bezpera

Usategietako denboraldi berri batean sartu berriak gara eta  ohitura den bezala, hauekin lotuta dauden ospakizunak ere hurbiltzen ari dira eta bertze batzuk ospatu ere, Usategietako Tradizioaren besta hain zuen, pasa den irailaren 25ean.

Aurtengo ediziorako Etxalarko Gaztik egitarau ederra antolatu dute eta arratsaldeko 17etatik aitzinera ekitaldi desberdinak garatuko dira. Ospakizuna  mus eta partxis txapelketekin hasiko da eta ondotik patata tortilla lehiaketa eginen da. Afalondoan, gaueko 11ak inguruan hasita, Burrunba Elektrotxarangaren emanaldian izanen da plaza eta ostatuen inguruan.