Urritzokietako bestak

Urritzokietako bestak

Urritzokietako besta batzordeak egitarau polita prestatu dute aurtengo Santa Krutz bestetako. Hauek irailaren 14tik 17ra luzatu behar badira ere, larunbata izanen da ospakizuneko egun nagusia, eguerdiko asau aitzineko ekitaldi eta batez ere bazkalondoko ekitaldiekin; mahai joko desberdinak, erromeria eta  dantzak ilunabar arte.

Ondotik bokatak eskainiko dira eta behin indarrak hartuta musika izanen da protagonista Herriko Gazteen kontzertuarekin eta geroko Auzoko DJ-arekin.