Gasna Feria 2022

Gasna Feria 2022

Ohitura den bezala, edizio honetarako ere Altxata KKE-ak egitaraua ederra prestatu du, hain  zuzen XXIX. Gasna eta Artisau ferirako. Azken urteetan egin bezala (Pandemia aitzinean), ekitaldiak ez dira bakarrik igandean izanen. Larunbatean,ekainaren 4ean Etxalarko Dantzariak euren saioa eskainiko dute herriko frontoian gau partean.

Igandean berriz (Ekainak 5) egun nagusia izanen dugu. Goizetik hasita herriko plazan ardi gasnaren lehiaketa izanen da, artisau postuak eta salmenta, eskola zaharretan berriz eskulan ikastaroan ibilitakoen eskulanak, eta Iriondoan baserriko tresneriaren erakusteka.

Eguerdi partean eskualdeko ardi gasna  lehiaketaren sariak banatuko dira eta ondotik bertso bazkaria izanen da Oihana Iguaran eta Unai Mendizabalekin.

Bertzelako informazioa (Ordutegiak, txartelak eta abar…) karteletan.