UEMA

UEMA

ERRENTA KANPAINA , 2021.
2020ko errenta aitortzeko kanpaina.

EUSKARAZKO MATERIALA DOAN!

Merkataritza eta ostalaritzako establezimenduei zuzendua UEMArentzako dendak eta tabernak gure erakusleihoak dira. Horregatik, oso garrantzitsua da euskarak presentzia izatea horietan. Badakigu sektore hau bereziki ari dela sufritzen krisi honen eraginez, eta gure asmoa ahal den neurrian laguntzea da. UEMAk mankomunitateko kide diren  herrietako, Etxalar tarteko, merkatarientzat eta ostalarientzat kartelak, menuak, oharrak, faktura takoak… eta halako baliabideak eskaintzen ditu, DOAN. Nola lortzen ditut? Web orri bat sortu dugu, uema.eus/kartelak da helbidea, eta bertan daude ikusgai kartel, irudi eta baliabide guztiak. Bi modutara aprobetxa daiteke zerbitzua:

  • Bertan dauden euskarriak deskargatuta, eta zuzenean bakoitzak berea inprimatuta.
  • Formularioa betez gero, orain arte bezala, establezimenduan jasoko dituzte bere eskaerak plastifikatuta.

Webgunearekin orain artean bezala, eskari pertsonalizatuak egiteko aukera ere izanen dute merkatari eta ostalariak; menu propioak egitekoa, esaterako. Ereduen zerrendan ez dagoen irudiren bat behar badu norbaitek, lasai eska dezakete. Berriak sortzen eta webgunea eguneratzen jarraituko dugu. Dakizuen bezala, UEMA – Udalerri Eukaldunen Mankomunitea