Muy buena acogida de la marcha BTT

 

 

Eguraldi ona lagun, 200 partehartzaile inguru izan ziren pasa den larunbatean antolatutako Etxalarko III. BTT martxan. Antolakuntzan, 70 bolondres aritu ziren eta herritarren laguntzari esker, janari eta edaririk ere ez zen faltatu. Ez zen istripu larririk izan eta denek inguruaz gozatzeko aukera izan zuten.

Partehartzaileek dutxatzeko eta bizikletak garbitzeko aukera ere izan zuten eta hainbat argazkilarik lan ederra egin zuten momentua oroimenean gelditzeko.

Antolatzaileek, lagundu duten herritarrei eta parte hartzaile guztiei eskerrak ematen dizkie eta hurrengo bat arte diote…