Haurrentzako tailerrak

Haurrentzako tailerrak

Etxalarko Kultura batzordeak eta Pello Apezetxea Kultur Guneak, Landagain Eskolako Guraso Elkartearen laguntzarekin, “Pantailetatik kanpo“ tailerren zikloa martxan jarriko dute. Ekimen honen helburu nagusia, haur eta gazteei pantailetatik kanpo denbora pasa politak eta batez osasungarriak badirela erakutsi eta ohartaraztea.

Zein tailer egin jakiteko, antolatzaileak Landagain Guraso elkartearen bitartez haur eta gurasoen iritziak jaso zituzten bidalitako inkesta baten bidez. Galdeketa gai edo denbora pasa desberdinen inguruan egin zen eta hauek izanen ziren aukeraketa nagusiak;

  • Mahai jokoak: Karta jokoak (Mus, “escoba”), partxis eta xakea
  • Malabareretan, diboloa erabiltzen ikasi.
  • Kamisetak margotzen aritu
  • Herria ezagutzeko gin-kana

Tailer hauek urrenez urren antolatzen joanen dira.

Lehena, karta jokoena izanen da eta laster honen  inguruko informazio zehatza eman da.

Adi egon!