Etxalarko Bestak 2022

Etxalarko Bestak 2022

Aurten, kontrako gertakizunak pasatzen ez bada bederen, pandemia aitzinean ezagutzen genituen betiko herriko bestak bezalakoak antolatuko dira. Eta hauek denen gustukoak eta apartak izateko, Etxalarko Udaleko Kultura Batzordeak deialdia zabaldu du, nahi duen orok bere ekarpena egiteko, berdin da taldea, elkartea edo partikularra izan.

Hitzordua datorren maiatzaren 14ean arratsaldeko 19etan izanen da, Kultur Etxeko erakusgelan.

Guztiak zaudete gonbidatuak!

Guztion laguntzarekin, besta hobeak!