Organo kontzertua elizan

Organo kontzertua elizan

Uda partean, akordeoi kontzertuak izan genituen Andra Mari elizan eta udazkenean berriz, Organo kontzertu batez gozatzeko aukera izanen da.

Kontzertu hau, Nafarroako Organorako Musika Zikloaren 38. edizioaren programaren barne dago eta urriaren 8an burutuko da arratsaldeko 19:00etan.

Honetan Benantzi Bilbao organistak joko du eta kulturako bi erreferentetan oinarrituko da emanaldia; Eduardo Torres Sevillako katedraleko konpositore eta kapera maisua, eta Pello Apezetxea etnologoa, etnografoa eta Euskaltzaindiko ohorezko kidea

Zikloaren emanaldia guztiak, kartelean.