Baratzak/Lorategiak

Ondare naturala

– Baratzak/Lorategiak

Baratzak eta lorategiak

Etxalarren baratze aunitz daude herri-gunean eta baita baserrietan inguruetan ere. Hauen erabilera norberarentzakoa da kasu gehienetan. Lorategiak berriz, gero eta gehiago dira herrian. Kasu aunitzetan lorategia eta baratzeak konbinatzen dituzte. Oso ugariak dira aldi berean herrian, leihoetan eta balkoietan loreak dituzten etxeak, apaingarri gisa jarriak.

Jarraian urtean zehar erein eta landatzen diren hazi, landare eta loreen gida ttiki bat:

 

Udaberria
Lorategi eta loreontzi:

  • Geranioak, huntza, alegriak, begoniak, krabelinak, ezpata-loreak, kalak,..

Baratzean:

  • Erein: Patatak, babarrunak, lekak, zaingorriak, perrexila, pepinoa, kalabazina, artoa.
  • Landatu: Letxugak, tipulak, tomateak, piperrak, berenjena, zerbak, marrubiak.
  • Uzta bildu: Maiatz-ilarrak, babak.
Uda
Baratza:

  • Landatu: Azak, azaloreak, letxugak, porruak…
  • Uzta bildu: Patatak, lekak, perrexila, kalabazinak, berenjenak, zerbak, letxugak, tomateak, piperrak, marrubiak…
Udazkena
Lorategi eta loreontzi:

  • Landatu: Pentsamenduak….

* Oharra: Udazkenean geranio eta hidrak moztu egiten dira, beti ilargia ilbeheran dagoenean Baratza:

  • Landatu: Eskarolak, azak…..
  • Uzta bildu: Artoa, babarrunak, zerbak, letxugak, piperrak, porruak, azak, azaloreak..
Negua
Baratza:

  • Landatu: Azak, azaloreak, letxugak, porruak…
  • Uzta bildu: Patatak, lekak, perrexila, kalabazinak, berenjenak, zerbak, letxugak, tomateak, piperrak, marrubiak…

Kontutan eduki beharrekoa: Ilargiaren garrantzia

  • Haziak beti ilargia ilbeheran dagoenean erein behar dira.
  • Hortentsiak eta arrosak ere ilbeheran kimatu behar dira. Lan hau abenduan eta urtarrilean egiten da.
  • Zuhaitza mozterakoan jakin behar da zertarako erabiliko den. Bere zura materialetarako erabili behar bada ilbeheran bota behar da zuhaitza eta sutarako baldin bada ilgoran .
  • Haltza hagitz egur beratza da. Zuhaitza maiatzeko ilargi berrian botaz gero zaila eta iraunkorra izanen da. Horregatik haltza laiak egiteko erabiltzen da.