Badira saridunak!

Badira saridunak!

Jada badakigu zeintzuk izan diren martxan zeuden lehiaketen irabazleak.

Batetik Kultur Etxeko logo berriaren lehiaketan, 6 lan izan dira aurkeztutakoak, baino horietako 3k ez zutenez eskatutako baldintzak betetzen, 3 lanen artean geratu zen lehiaketa, eta horien artean Aritz Kabe Donostiarraren (Gainko Errotako jabe berria) logotipoa izan zen garailea. Honen aurkezpena jende aurrean eginen da ekainaren 30ean Kultur Etxeko XX. Urteurreneko ospakizun egunean.

Bertze alde, Herriko bestetako azal eta kartel lehiaketan, aitzineko urteetan baino lan gutxiago aurkeztu dira. Azal irabazlea Andrea Gourarud-ena izan da eta kartelaren lehiaketan berriz ez da saridunik ebatzi aurkeztutako lanek baldintzak eta guttineko kalitatea ez zutelako epai mahaiaren iritziz.

Zorionak saridunei!