Aldapeko taldearen kontzertua

Aldapeko taldearen kontzertua

Aitzineko berri batean aipatu bezala, Etxalarren aurtengo udan ez dugu musika falta izanen eta gainera ez nola nahikoa.

Datorren uztailaren 28an herriko plazan, ilunabarreko 20etan, Aldapeko taldearen kontzertuaz gozatzeko aukera izanen da. Talde honek Basque Latin Jazz estiloa jorratzen dute eta talde honetako kideetako bat herriko bizilaguna den Peio Irigoien da.

Ekitaldi haur Kultur Etxearen XX. Urteurrenaren egitarauaren ekitaldia da eta doaneko izanen da.