[tm_pb_section admin_label=”section”][tm_pb_row admin_label=”row”][tm_pb_column type=”1_2″][tm_pb_text admin_label=”Testua” text_orientation=”left” use_border_color=”off” border_color=”#ffffff” border_style=”solid”]
Ikasturte hasieran, Etxalarko Udalak, Kultur Etxea eta Guraso elkartearen lankidetzarekin, “Pantailetatik kanpo” tailer zikloa martxan jarri zuen, haurrei pantailekin zerikusirik ez duten alternatibak eskaintzeko eta betiko jokuak “berreskuratzeko” asmoz.
Lehenengo tailerra, karta jokuetan ikasteko izan zen, musean, txintxonean, seietan eta eskoban ikasteko hain zuzen. Bigarren aldi honetan berriz, mahai jokuen txanda da eta xakean eta partxisean aritzeko aukera eskainiko da.
Xake eta partxis tailerra, maiatzak 3an eskainiko da, arratsaldeko 17:30etatik 18:30etara, Kultur Etxean eta herriko familia bolondresak izanen dira ekintzan lagunduko dutenak. Ekintza, adin guztietarako egokia da eta materiala berriz, Bidasoa Xake Kluba eta Etxalarko Udalaren eskutik izanen da.
Animatu parte hartzera!
[/tm_pb_text][/tm_pb_column][tm_pb_column type=”1_2″][tm_pb_image admin_label=”Kartela” src=”https://www.etxalar.eus/wp-content/uploads/2024/04/Xakea-eta-Partxisa-kartela-.jpg” alt=”Xakea eta partxisa” title_text=”Xakea eta partxisa” show_in_lightbox=”off” url_new_window=”off” use_overlay=”off” animation=”off” sticky=”off” align=”center” force_fullwidth=”off” always_center_on_mobile=”on” use_border_color=”off” border_color=”#ffffff” border_style=”solid” /][/tm_pb_column][/tm_pb_row][/tm_pb_section]