Urduritasuna, ilusioa eta opariak, Liburuaren eguneko lagun ezkutuan

Gaur, apirilak 23, liburuaren eguna dela eta, Altxata elkarteak, Kultur etxearekin lankidetzan antolatutako lagun ezkutuak arrakasta haundia izan du. Ekimen hau egiten den lendabiziko aldia izan arren, adin guztietako 60 bat herritarrek hartu dute parte.

Pantailen munduan erabat murgilduta gauden honetan, bertze aukerak ere badaudela oroitarazi nahi izan du elkarteak ekimen honekin. “Lagun ezkutua” jokuaren bidez, bakoitzak liburu bat oparitu dio bertze herritar bati eta berak ere liburu bat jaso du bere lagun ezkutuarengandik. Martxoan hasi zen izena emateko epea, apirilaren 9an egin zen zozketa eta liburuaren eguna aprobetxatu da, Kultur etxean kokatutako kutxa erraldoia irekitzeko.

 

Liburuaren eguna
Liburuaren eguna