🌱TOKIKO ELIKADURA SISTEMAK: ZER DIRA ETA NOLA ERAGIN BAZTAN-BIDASOAN
Tokiko erakunde, eragile eta norbanakoek paper garrantzitsua izaten ahal dute tokian tokiko elikadura sistemak eraiki, garatu eta indartzeko garaian.
Elikaduraren gaia hagitz zabala eta konplexua denez, arlo aunitzetan lan egiten ahal da: jantoki publiko (zahar etxe, eskolakโฆ), merkataritza ttikia, ekoizpena, turismo iraunkorra, hezkuntza eta abar.
Baztan-Bidasoa eskualdean tokiko elikadura sistema indartzeko asmoz eta eskualde mailako hausnarketa bat garatzeko, ondoko jardunaldiak antolatu dira:
📅 NOIZ: Urriak 3, larunbata. 9:00-13:30.
📍 NON: Doneztebe, Galbaraialde eraikina. (Leitzako bidea, 5. Doneztebe)
💬 HIZKUNTZA: Euskaraz (itzulpena egonen da)
📝 IZENA EMATEKO (azken eguna: urriak 1): labur.eus/elikadurajardunaldiak
ℹ️ Edozein zalantza, jarri harremanetan: bidasoa-elikadura@cederna.es


