Etxalarko Udala, herrian dauden oinezko 7 ibilbideen bir-homologazioak tramitatzen ari da.
Urte batzuk joan dira ibilbide hauek egin zirenetik, baina orduz geroztik ez da mantenimendu haundirik egin. Honegatik, joan den urtean, hauek birhomologatzea eta txukun jartzea erabaki zuen Udalak.
Nafarroako Federazioaren laguntzaz dagozkien txostenak egin ondotik, ibilbideak egokitzeko momentua ailegatu da eta horretarako, herritarren laguntza beharrezkoa da.
Dagozkien panelak eta seinaleztapen geziak ere martxan daude, baina lan haundiena, ibilbidean zehar markak margotzean datza eta hau nola egin ikasteko ikastaroa antolatu da, Mendi Federazioaren laguntzarekin. Ikastaroko izen-ematea Kultur etxean egin beharko da, otsailak 27a baino lehen
Lehenengo fase batean, Usategietako, Ermitako eta Karmen ibilbideak egokituko dira eta hauek Aste Santuetarako prest izatea espero da. Gainontzekoak berriz (Infernuko errota, Karmen, Orenbenta-Atxuria eta Zentinelako Megalitoena), Udarako akatuak egotea da helburua.
Ibilbideak markatzeko auzolana berriz, Aste Santu aintzinetik izanen da eta martxoak 14an, gosaria izanen da parte hartzaile guztientzat, Udalaren eskutik.


