Mendiak

Ondare naturala

– Mendiak

Etxalarko Mendiak

Etxalarko mendiak ez dira oso altuak baina hauen ingurua eta beraien ikuspegiak benetan ederrak dira. Herriko mendi guztien artean, Azkua mendia da aipagarriena. Herriko mendirik garaiena da (786m) eta Etxalarko lurraldearen hegoaldean kokatua dago. Bertatik mendebaldera begiratuta, Aiako harriak ikusi daitezke, iparralderago Larun mendia eta bere pean Etxalarko herria. Hegoaldera aldera berriz, Baztango mendi garaienak ikusten dira; Gorramendi, Auza, Saioa…

Badira ere ezagunak diren bertze mendiak, tartean Elordi, Mendikarri edo Mendixorrotx. Hiru hauetatik ikuspegiak oso ederrak daude. Bertzetik Zentinela dago bere erresto megalitoekin edota Etxalarko ehiza-tokiak kokatuak dauden mendi magalak; Iarmendi (Usategiak), Urtsumiatsa eta Gorospil.

Aipatutako mendi guztiak dira ezagutzeko interesgarriak. Badira horretarako oinezko balizatutako zenbait ibilbide. Ibilbideen informazioa gehiago www.etxalarturismo.com atarian.

Jarrain Etxalarko mendi aipagarrienen kokapena:

Etxalarko Parajeak

Etxalarko herria sakonago ezagutu nahi baduzu, segidan Etxalarko lurraldean dauden paraje desberdinen izenak eta herritik kanpo dauden auzoen kokapenak agertzen diren dokumentuak dituzu.