Liburuaren eguneko lagun ezkutua

Pantailen munduan erabat murgilduta gauden honetan, apirilaren 23an Nazioarteko Liburuaren Eguna dela aprobetxatuz, herri mailako lagun ezkutua antolatu du Altxatak.

Haur, gazte, heldu, denek parte hartu dezaten pentsatua dago ekimena. Lagun ezkutua izango balitz moduan, tokatzen zaizun pertsonari liburu bat oparitu behar diozu; eta zuk, ez dakizun norbaiten eskutik, beste bat jasoko duzu.

Nola eginen dugu?
-Pello Apezetxea Kulturgunean izena emateko orri bat egonen da. Lagun ezkutu honetan parte hartu nahi duzuenok, bertan zuen
izen-abizenak idatzi beharko dituzue apirilaren 9a baino lehen.

-Apirilaren 9 arratsaldeko 17:00etan zozketa eginen da Kultur Etxean.

-Norbait ezin bada apirilaren 9an zozketara agertu, aste horretan zehar arratsalderen batean pasa dadila Kultur Etxetik zozketako papertxoa jasotzera.

Apirilaren 10etik apirilaren 23ra kutxa handi bat egonen da Pello Apezetxea Kulturgunean. Liburua opari paperean bilduta eta tokatu zaizun pertsonaren izena jarrita utzi beharko da kutxa horretan.

Apirilaren 23an, Nazioarteko Liburuaren Eguna izaki, arratsaldeko 17:00etan zabalduko da kutxa erraldoia, bakoitzak bere oparia jaso dezan.

-Norbait ezin bada apirilaren 23an bere liburua jasotzera agertu, aste horretan zehar arratsalderen batean pasa dadila Kultur Etxetik bere oparia jasotzera.

-Oparitu behar den liburua, berria, edo egoera onean dagoen bigarren eskukoa izan behar da.

-Ez da diru kopuru mugarik ezarriko. Bakoitzak egoki ikusten duen liburua eros dezala.

HAUR, GAZTE, HELDU… ANIMATU ZAITEZTE!

Liburuaren eguna Etxalar 2024