Karta jokoetan ikasi nahi?

Karta jokoetan ikasi nahi?

Aitzineko astean argitaratu zen bezala “Pantailetatik kanpo” tailer zikloa martxan jarriko zela iragarri zen. Ba lehen tailerra ate joka dugu!

Lehengo jardunaldian Karta jokoak izanen dira protagonista. Haurrei (8-12 urte) zuzendutako egun bateko tailer honetan, gurean ezagunenak diren karta jokoetan jolasten erakutsiko da. Erakutsiko diren jokoak “Mus” eta “Escoba” izanen dira eta irakasle lanetan boluntario moduan  aurkeztuko diren gurasoak izan dira.

Hitzordua datorren abenduaren 1ean da eta saio dinamikoa eta praktikoa izanen da.

Parte hartzeko Pello Apezetxea Kultur Gunean dagoen zerrenda izena eman beharko da edo telefonoz deitu (918 635 386).

Animatu parte hartzera!