Berriak

Bortzirietako Berdintasun Zerbitzuak indarkeria matxistaren prebentziorako eta erantzunerako formakuntza saioa eskaini zuen joan den astean. Behin hura pasatuta horrelaxe adierazi du: ยซIndarkeria matxistarik gabeko herriak ehuntzen hasi dira Bortzirietanยป.

Joan den asteazkenean, ekainaren 17an, egin zuten Lesakan indarkeria matxistaren prebentziorako eta erantzunerako formakuntza tailerra. Bortzirietako Berdintasun Zerbitzuaren eskutik, Indarkeria matxistarik gabeko herriak ehuntzen egitasmoaren pean egin zuten eta herri diferentetako 18 kide elkartu ziren guztira: 14 emakume eta 4 gizon. 

ยซBestetako plazetan jartzen ziren 3-4 orduko udal puntu moreak kendu eta prebentzio zein arreta profesionala urte osora egokitzeko apustu sendoa egin dugu aurtenยป

Saioak ยซharrera bikainaยป izan zuela adierazi du berdintasun zerbitzuak eta aurtengo bestei begira, aldaketak izanen direla aitzindu du: ยซBestetako plazetan jartzen ziren 3-4 orduko udal puntu moreak kendu eta prebentzio zein arreta profesionala urte osora egokitzeko apustu sendoa egin dugu aurtenยป. Bide beretik, eskualdeko diagnostikoaren emaitzetatik abiatuta zerbitzu guziak hobeki koordinatzeko lanetan ari direla aipatu du; protokolo berriak eta erantzun sozialak tarteko. ยซDetektatutako hutsune eta erronka guziak lantzen jarraitzeko konpromiso sendoa duguยป. 

Gauzak horrela, pasa den asteko tailerra bide luze honetan aitzinera pausua izan dela diote: ยซGuztion artean ehun indartsu bat osatzea da helburua, urteko egun guzietan eraso gabeko gune askeak sortzekoยป. Bidenabar, ardura kolektiboa dela aldarrikatu dute: ยซIndarkeria matxistari aitzin egitea gizarte osoari dagokion erantzukizuna da, eta ez soilik talde feministena edota brigada moreena; bide honetan gizonezkoen inplikazioa eta konpromiso aktiboa ezinbertzekoak dituguยป.