Ikastaroak eta aktibitateak

Ikastaroak/Aktibitateak

Etxalarko herrian ikastaroak egiteko edo aktibitateetan parte hartzeko aukera ugariak eta desberdinak daude. Hauen antolaketan, elkarteak nahiz partikularrak parte hartzen dute  eta gehienak, Larraburu Jubilatu elkarteak antolatutako ikastaroa batzuk kenduta, udal eraikinetan egiten dira, Landagain eskolan, Eskola zaharretan, Iharrian eta Kultur Etxeko erakusgelan.

Larraburu Jubilatu elkarteak berriz, beraiek antolatutako ikastaroa gehienek, euren egoitza garatzen dituzte, Larraburua zahar- etxean. Hauen iraupena ikastaroaren araberako izaten da eta baina orokorrean ikasturtearen iraupena izaten duten gehienez, iraila/urria aldera hasi eta maiatza/ekaina aldera bukatu.

Badira ere iraupen motzagokoak edo saio batzuetakoak. Eskaintza, aipatu bezala, ugaria eta zabala da eta alor desberdinekoak (Musika, dantza, eskulanak, hizkuntzak, bertsolaritza, kirola…) eskaintzen dira.

IKASTAROEN ZERRENDA
  • Eskolaz kanpokoak
  • Dantzak
  • Pandereta
  • Ingelera
  • Pilota
  • Soinketa
  • Zirko tailerra
  • Muxikoak

Larraburuko ikastaroak

Larraburu Jubilatu elkartea, aktibitate anitzeko elkartea da. Urtero ikastaro eta tailer desberdin aunitz antolatzen ditu eta gai desberdinekoak. Kasu batzuetan aisialdi bezala eta bertze kasuetan berriz beraien beharrak asetzeko eta eguneratuak egotekoak.

Hauek dira azken aldian antolatzen dituzten ikastaroak;

  • Eskulan desberdinak
  • Sukaldaritza
  • Soinketa
  • Yoga
  • Osasun tailerrak
  • Informatika

Ikastaroak eman nahi dituzu Etxalarren?

Eskaintzen duzun ikastaroa, tailerra edo dena delakoa, Etxalarko herrian dagoen eskaintza osatzeko balio duela uste baduzu, eta hau antolatzeko gogoa baduzu, jarri harremanetan Etxalarko udaleko idazkaritzarekin eta behar dituzun argibide guztiak emanen dizkizute:

Ikastaroren batean parte hartu nahi duzu?

Interesatzen zaizun ikastaro eta ekitaldiren bat ikusi baduzu eta parte hartu nahi baduzu, jarri harremanetan segidako moduan: