Herriko bestak 2024

Herriko bestak 2024

Herriko Bestak oraindik urrun baditugu ere, hauen antolaketa lanak egiteko garaia agudo hasiko da. Etxalarko Udalak besta hobeak eta denen gustukoak izateko helburuarekin, jendeak bere ekarpena egiteko aukera zabaldu du.

Prozesu hau egiteko goizegi dirudien arren, edozein ekitaldi antolatu edo kontratatzeko beti denborarekin ibiltzea komenigarria da.

Formulario labur baten bitartez, nahi duen guziak Herriko Bestei begira proposamen berriak bidaltzeko aukera izanen du anonimoki edota aldaketak proposatzeko ere. Hau egiteko epea urtarrilaren 21an bukatuko da. Bildutako proposamen guztiak ezagutzera emanen dira.

Segidako loturan duzue aipatutako formularioa.

Egin zure ekarpena!

Ireki formularioa