Berriak

Euskarazko eskaintza kulturala ez da nahiko genukeen bezain zabala, eta horri erantzuteko asmoz sortu zen Geuretik Sortuak proiektua: euskara hutsean egindako artea eta kulturaren sormena, ekoizpena eta hedapena sustatuko dituen zirkuitu nazionala. Lehen bi edizioei esker, zazpi lurraldeetako hainbat herritara iritsi dira 40 euskal sortzaile baino gehiagoren lanak, lau arte-diziplinatakoak

Aurtengoan, herri horietako bat Etxalar izanen da eta Goiz Eder Iturain sortzailea izanen da, herriaren inguruko narrazioa sortzeko arduraduna. Apirilaren 29tik maiatzak 2ra bitartean herrian zehar ibiliko da informazioa biltzen eta honekin, Udalbiltzak argitaratuko duen liburu batean agertuko den sormenezko narrazio bat sortuko du.

Batez ere bertako eraikuntzen inguruko kontu eta istorioak interesatzen zaizkio eta herritarren partehartzea bultzatzeko, galdetegi bat ere luzatu du. Proiektuan parte hartu nahi baduzu, galdetegia bete dezakezu, hemen.