Berriak

Udalekuetan 2014 eta 2022 bitartean jaiotako neska-mutikoek parte hartzen ahal dute . Eskaintzen den plaza kopurua mugatua da eta izena eman ahala onartuko dira eskaerak, eskainitako plazak bete arte. Izen ematea online egin behar da. Arantza, Bera, Etxalar eta Igantzin udalekuak uztailaren 6tik 31ra izanen dira. Lesakan, berriz, uztailaren 13tik abuztuaren 28ra.

Iaz hasitako bidetik, aurten ere ezaugarri hauek izanen dituzte udalekuek:

  • Herri guzietan bi ordutegi izanen dira aukeran, izen emateko momentuan hautatzeko: 9:00-13:00 edo 10:00-13:00. Horren araberakoa da prezioa ere.
  • Prezioak eta matrikuletan aplikatzen diren deskontuak iazko berdinak dira eta Bortzirietan erroldatuak dauden haurrei bakarrik aplikatuko zaizkie. Batetik, % 20 deskontua izanen dute guraso bakarreko familiek, familia ugariek edota bi anai-arreba edo gehiago apuntatzen dituztenek. Bertzetik, % 50eko deskontua izanen dute egoera ekonomiko zaurgarrian daudela egiaztatzen duten familiek. Deskontuak ezin izanen dira pilatu.
  • Ordainketa izen emateko momentuan egin behar da, txartelaren bidez.
  • Izen emateko epea bukatzean (maiatzak 28) plataforma itxi eginen da eta ezin izanen da apuntatu.

Informazioa eta izen ematea: udalekuak 2026

Araudia: Udalekuak. Oinarriak 2026

MANTTALEKO UDALEKUTAN IZAN EMATEKO EPEA BERRIZ, MAIATZAREN 18AN IREKIKO DA

Manttalek martxan jarri ditu udalekuetako izen-emateak eta jada epea zabalik dago Manttaleren webgunean (www.manttale.com) maiatzaren 18tik ekainaren 5era, plazak bete arte.

Udalekuak 2013 eta 2018 urte artean jaiotako haurrentzat izanen da (bi urteak barne) eta Beran izanen dira uztailaren 6tik 31ra, 9:30etatik 13:00etara. Plazak mugatuak dira.

Horrez gain, 8:30etik 9:30era, haurrentzako gune bat zabalduko da, gurasoek udalekuen ordutegia baino lehen eraman nahi badituzte.

Udalekuetako prezioa haur bakoitzeko 125โ‚ฌ izanen da eta tarifa bereziak daude anai-arrebentzako.

Berrikuntza gisa, haur-kopurua nahikoa bada, aurten udalekuak antolatuko dituzte ere abuztuaren 10etik 28ra.

Udalekuak2026