Alkatearen agurra

UDALETXEA

– Alkatearen agurra

Kaixo eta ongi etorri Etxalarko web orrira!

Etxalarko web orria, Herritarrontzat eta bisitatu nahi gaituztenentzako, nahitaezko komunikazio tresna bihurtu da gaur egun.

Web orriaren azkeneko berrikuntzekin, gauza desberdinen artean, Etxalararren eta Udalaren arteko komunikazioa gero eta egokiagoa eta gertuagoa izatea du helburu eta horretarako ahalik eta informazio gehien zintzilikatzen saiatuko gara.

Aldi berean herriaren parte-hartzea bultzatu nahi dugu eta horretarako, harremanetarako bideak jarri eta gure interneteko txoko hau, talde ezberdinek sor ditzaketen web guneak, blogak eta bertzelakoen topagune izatea nahiko genuke.

Bestalde, gure herrira etorri eta gonbidatzen ditugun bisitari guztiak ez ditut ahaztu nahi. Etxalar herri turistikoa izanik , web orrian, herriaren historia, kultura, eguneroko bizitza,  bertako ohiturak, tradizioak,  txoko ederrak, ospakizunak eta herriko baliabideak ezagutzeko aukera izango dute.

Bertzerik gabe, gure herriaz gozatuko duzuelakoan, agurtzen naiz.

Xabier Etxarte Mikelestorena, Etxalarko Alkatea.