Urriaren 15ean, Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Egunean, Bortzirietako Mankomunitateak, Malerrekako Mankomunitateak eta Baztango Udalak bat egiten dute Nafarroako tokiko eta lurraldeko erakundeek bulkatutako kanpainarekin, landa-eremuko emakumeen rola aitortu eta ikusarazteko
โLanda eremuko emakumeak erabakiguneetanโ lelopean, ordezkaritza- eta erabaki-guneetan landa-eremuko emakumeen presentzia handiagoa aldarrikatzen da, bai eta oraindik ere parte-hartzea zailtzen duten oztopoak ezabatuko dituzten politika publikoak garatzea ere. Adierazpenak gogorarazten du, halaber, emakumeek ezinbertzeko ekarpena egiten diotela komunitate-bizitzari, enpleguari, elkartegintzari eta erabakiak hartzeari, eta berdintasun handiagoa, parte-hartzea, lidergoa eta zaintzetako ardura partekatua aldarrikatzen ditu.
Tokiko erakunde eta mankomunitate horietatik guzietatik aldarrikapen bera partekatzen da: benetako berdintasunaren alde egitea, oztopoak ezabatzea, landa-eremuko emakumeen lana aitortzea eta haien presentzia sustatzea landa-lurraldeetako bizitza publikoan, sozialean, ekonomikoan eta politikoan.
Egunaren harira, hainbat jarduera antolatu dira, herritar guziei eta lanbide-eremuetako profesionalei zuzenduta, sentsibilizazio-, prestakuntza- eta gogoetarako proposamenekin.
Informazio guzia eta jarduerak hemen: https://bortziriakberd.eus/kanpaina/erabakiguneetan/


