Uztailarekin batera, herriko turismo zerbitzuak ere beraien ordutegiak zabaldu dituzte, turisten etorrera igoerari egokitzeko.
Alde batetik, Turismo bulegoa goiz eta arratsaldez irekiko da aste tartez eta asteburuetan ere goizez eginen zaie harrera herrira hurbiltzen diren turistei, informazioa emateko. Urtero bezala, bisita gidatuak ere eskainiko dira Turismo Bulegotik, asteartetik ortziralera, ilunabarreko 19:00tan eta asteburuetan, eguerdiko 13:00etan.
Bertzalde, Lizarietako Ingurumen eta Hegazti Migratzaileen Interpretazio zentroa ere, ortzegunetik igandera egonen da irekia, goizeko 10:00etatik eguerdiko 13:00etara. Bertan ere bisita gidatuak eskainiko dira, Lizarieta inguruko natura, migrazio eta ohituren berri emateko.





