Turismo bulegoko berrikuntza bezala, Etxalarko merchandising produktuak egin dira aurten: Imanak, giltzarrapoak, katiluak, boligrafoak, lapitzak, margoak, guardasolak, pontxoak, botilak, telazko boltsak, pultserak eta Lorpenen egindako “Etxalar” jartzen duten galtzerdiak hain zuzen.
Hauek egiteko, orain arte Etxalarko turismoaren irudi bezala erabilitako logoan oinarritutako logotipo berri bat egin da. Logotipo honetan, Etxalar hitzaren gainean, bertako paisaia irudikatzen duen mendi batzuk daude, etxe tipiko bat, estela bat eta uso batzuk gainean dituztenak. Kolore berdea eta gorria erabili dira, egurra eta natura irudikatuz eta euskal koloreei keinu eginez.
Hauekin batera, Parrokiak eta usazaleek egindako produktuak ere eskuragai daude Kultur etxean.
Produktu hauek lortzeko, momentu honetan, Kultur etxeko turismo bulegora hurbildu behar da eta gutti barru, Lizaietako hegazti migratzaileen zentruan ere saltzea aurreikusten da.





