Berriak

Alkatetzaren abuztuaren 7ko 54/2025 Ebazpenaren bidez, garbitzailearen lanpostua betetzeko deialdi hau onetsi zen:

Izangaiek bete beharreko baldintzak:


o 16 urte beteak izatea.
o Espainiako nazionalitatea izatea, Europar Batasuneko estaturen batekoa, edo langileen joan-etorri askea aplikatzen den estatu batekoa, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera.
o Eginkizun publikoak betetzeko gabetua edo desgaitua ez izatea, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik kendua ez izatea.
o Eskola graduatuaren titulua, Lanbide Heziketako 1. maila edo baliokidea, edo titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina izatea.
o Euskarazko B1 maila gaitasun-agiria.
o B gidabaimena.

Eskabideak eta agiriak aurkezteko epea: 2025-9-29a

Irakurri Nafarroako Aldizkari Ofizialeko iragarki osoa: https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2025/171/17

Zuzenketa: https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2025/181/7

Eskaera orria deskargatzeko, klik hemen.

Garbitzailea