Pello Apezetxea Kultur Gunea

Eraikin honek historia handia dauka eta bere bizitzan zehar erabilera desberdinak izan ditu; Herriko etxea, kuartela, eskola eta 2001eko berritze lanen ondotik, herriko Kultur Etxea bihurtu zen.

2022ko udatik, eraikinak Pello  Apezetxea Kultur Gunea deitura hartu zuen.

Telezentroaren sorrera izan zen, Pello Apezetxea Kultur Gunearen abiapuntua. Ondotik, aipatzen diren bezala, sortzen joan ziren bertze gune guztiak; liburutegia, ludoteka eta turismo gunea. Denak lehen solairuan kokatuak daude.

Bigarren solairuan berriz, erabilera anitzeko gela dago. Honen erabilera denboraren poderioz handitzen joan da eta gaur egun herri mailan edozein motatako ekitaldiak antolatzerako orduan erreferente bat da.

Pello Apezetxea Kultur Gunea, herriaren bizitzarako, gaur egun elementu guztiz beharrezkoa bihurtu da. Honen erabileran bi garai desberdintzen dira, batetik ikasturtea garaia (arratsaldeko jarduerarekin) eta bertzetik uda garaia (goizez irekitzen da).

Kontaktua:

  • Helbidea: Jauregieta 4, 31760 Etxalar, Nafarroa.

  • Telefonoa: 948 635 386 / 621 253 364

  • Posta: kulturetxea@etxalar.eus

Ordutegia:

  • Ikasturtean (Iraila-ekaina): 16:00 – 19:30

  • Udan (Uztaila eta abuztua): 10:00 – 13:30

Erakusgela

Pello Apezetxea Kultur Guneko gela honetan, era guztietako kultur ekintzak burutzen dira; proiekzioak, erakusketak, hitzaldiak, antzerkia, kontzertuak, eta aunitz gehiago.

Ezaugarriak:

  • 100m2ko gune erabilgarria
  • Margoak zintzilikatzeko 50 kako
  • 50 eserleku – 3 mahai luze
  • Proiekzioetarako pantaila eta kanoia
  • Soinu ekipoa
  • Kafe zerbitzua

Edozein motako ekintza bertan burutu nahi izan ezkero, Udalan eskaera egin behar da.

Eskaera deskargatu

Gunearen araudia

Telezentroa

Gune hau, Sarea proiektuaren bitartez sortu zen 2002 urtean. Honek herriko biztanleak Informazio eta Komunikazio Teknologi Berrietara (IKTB) sarbidea izatea zuen helburu hauek eskaintzen duten baliabide guztiak erabiltzeko. Hasierako urteetan gunea kanpoko finantziazioz eta bazkideen bitartez aitzinera egin zuen gaur egun arte.

EKIPAMENDUA

  • 3 ordenagailu sarean
  • Interneterako zuntz optikoa
  • WI-FI sarea (Doanekoa)
  • Inprimagailu zerbitzua (A4-A3)
  • Eskaner zerbitzua

Gune honen erabilpena doanekoa da.

Telezentroko erabiltzaileak beraien eguneroko eginbeharrak egiteko erabiltzen dute gunea; Interneten nabigatu, posta-e kontsultatu, ofimatika lanak egin.

Telezentroko araudia

Telezentroa

Liburutegia

Liburutegian, jendeak emandako mota askotako liburu, entziklopedia, kontsulta liburuak eta aldizkariak aurkitu ditzakezu. Ez dago Nafarroako liburutegien sarean, baina bere erabilera doakoa da.

Liburutegia

 

  • Hiztegiak: Euskara, Gaztelera, Euskara-Gaztelera, Euskara-ingelera.
  • Entziklopedia – Entziklopedia tematikoak. Euskaraz eta gazteleraz.
  • Haur, gazte eta helduentzako literatura.
  • Aldizkariak: Ttipi ttapa, Argia, Pyrenaica, Nabarralde, Haranarte…
  • Gida tematikoak: Euskal Herriko onddoak, Euskal herriko ibilbideak…
  • DVD eta bideoak: Haur eta helduentzako.

Liburutegiako barne araudia

LIBURUTEGIKO MAILEGUAK
Zerbait etxera eramateko…

1. Liburutegiko bazkide egin (Doan)

2. Eraman nahi den alearen mailegu fitxa bete (3 asteko epea)

3. Kultur Etxeko langileari eman Liburutegiko kudeaketa sisteman sartu dezan.

Zerbait itzultzerako orduan…

  1. Kultur Etxeko langileari maileguaren itzuleraz abisatu, sistematik mailegua kendu dezan

Ludoteka

Pello Apezetxea Kultur Guneko Ludoteka, 2004an jarri zen martxan eta herriko haurrak leku goxo batean elkartu eta jolasteko gune bat da.

 

Ludoteka, sinbolikoan jolasteko xoko desberdinez, joku didaktikoez, eraikuntzako jolasez, puzzleez, mahai jokuez, margotzeko marrazkiez eta liburuez hornituta dago eta eroso egoteko altzairuak ditu; moketa lurrean, kuxinak, mahai eta aulki ttikiak…

Zerbitzua doakoa da, baina ez dago begiralerik. Haurrak gurasoen ardurapean daude.

Ludotekako Araudia

Ludoteka

Turismo Bulegoa

Turismo bulegoan, herriko eta Baztan-Bidasoako leku bisitagarrien, ibilbideen, ekitaldien, alojamendu edo jatetxeen eta aktibitateen informazioa eskaintzen da eta baita Nafarroa eta Euskal Herriko inguruko leku nabarmenenak ere.

Turismo bulegoa
ORDUTEGIA

ARRUNTA: 16:00 – 19:30 (Astelehenetik ortziralera, iraila eta ekaina bitartean)

ASTE SANTUA eta UDA:  Astetartez: 10:00-13:30 / 17:00-19:00  (Astelehen arratsaldetan itxita). Larunbatak eta igandeak: 10:00-13:00

*Aste Santuan eta Udan, “Herria eta Eliza” bisita gidatuak eskaintzen dira

Harremanetarako…
turismobulegoa@etxalar.eus / 948.635.386 / 621 253 364