1.- Etxalarko Udalak bi sorosle kontratatu nahi ditu igerilekuen 2025eko denboraldirako, sorosle eta bertze lan batzuk egiteko.
2.- Izangaiek bete behar dituzten baldintzak hauexek dira:
Sorosle lanetan aritzeko titulua (urriaren 24ko 86/2018 Foru Dekretuan eta urriaren 20ko 255E/202 1 Foru Aginduan ezarritakoarekin bat eginik).
2025elro DENBORALDIA | |
PROFESIONALTASUN ZIURTAGIRIAK | Sorospena ur-instalazioetan |
Sorospena ur-espazio naturaletan | |
Igeriketa-jarduerak | |
KIROL IRAKASKUNTZAK | Salbamendu eta Sorospeneko kirol-teknikaria |
Salbamendu eta Sorospeneko goi-mailako kirol-teknikaria | |
LANBIDE HEZIKETA | Natur inguru neko eta aisialdiko gidaritzako teknikaria |
Gorputz- eta kirol-jardueren animazioko goi-mailako teknikaria | |
Egokitze Fisikoko goi-mailako teknikaria | |
Irakaskuntza eta animazio soziokiroleko goi-mailako teknikaria | |
BERTZEAK | Maiatzaren 19ko 123/2003 Foru Dekretuan eskatzen zen prestakuntza hori 2018ko abenduaren 16a baino lehen lortu behar zena |
- Euskara menperatzea.
- Egin beharreko lanetarako gaitasuna izatea.
- Administrazio publikoaren edozein lanpostutarako ezgaiturik ez egotea eta hartatik bereizia ez izatea.
3.- Deialdian parte hartzeko eskabideak udaleko bandoan adierazitako epean aurkeztuko dira udal idazkaritzan, agiri hauek erantsirik:
- Curriculuma
- Lan eskarmentua
- Sorosle titulua (aurreko oinarrian azaldutakoren bat)
- DESA titulua edo ziurtagiria (desfibriladorea erabiltzeari buruzkoa)
- Erantzunkizunpeko adierazpena (eredua hemen)
4.- Hilabeteko lansari garbia 1.281,85 eurokoa izanen da. Kontratatuei hileroko ordainsarietan legezko atxikipenak eginen zaizkie. Gizarte Segurantzako Araubide orokorraren arabera, dagokien kotizazioa ordainduko da.
Esleipendunak 100,00 euroko fidantza jarriko du kontratua sinatzean; hura bukatzean itzuliko zaio, betiere kontratuak iraun duen bitartean ez bada gora beherarik izan; halaber, kontratua esleitu ondotik, ekainaren 10etik aitzinera uko egiten bazaio, fidantza ez da itzuliko.
5.- Lan kontratuaren iraupena:
Hasiera: 2025ko ekainaren 20an (igerilekuak irekiko dira ekainaren 21 ean).
- Bukaera: 2025eko abuztuaren 31n (igerilekuak itxiko dira abuztuaren 31n).
Igerilekuen denboraldian egin beharreko ordu-kopurua kontuan harturik, bi sorosleen artean adostuko da bakoitzak egin beharreko lanaldia (txandak, egunak, orduak, etab.), hori bai, igerilekuetan beti sorosle bat dagoela bermaturik.
6.- Egin beharreko lanak hauexek dira:
Instalazioak goizeko 11:00etatik arratsaldeko 20:00ak arte irekiak edukitzea, jai egunak barne, sorosle lanetan aritzearren.
Uraren inguruko betebeharrak betetzea, horien artean hauexek: uraren kalitatea zaindu, kontrol ofizialeko liburuan egunero egindako analisien emaitzak jaso, uraren tenperatura hartu eta NAVIA aplikazioan datuak sartu, indarrean den araudiaren arabera.
Udal igerilekuak ireki aitzinetik kontratatuek instalazioak behar bezala jarri behar dituzte, eta denboraldia bukatutakoan erabiltzeko modu egokian utzi.
– Sorosleek hala nahi izanez gero, igeriketa ikastaroak eman ahalko dituzte. Kasu horietan, ikastaroen prezioa sorosleek erabakiko dute, eta irabaziak beraientzat izanen dira.
Aipatutako lanei dagokienez, Udalak edo honen ordezkariak ezartzen dituen jarraibideak beti kontutan hartuko dira.
Igerilekuen funtzionamenduari buruzko lege-araudia bete behar dute; osasun egoera dela eta, aldaketak egin behar badira, betebeharrak egokituko dira neurri berriei ere.
7.- Indarrean den legerian ezarritako kasuez gain, Udalak kontratua desegiten ahal du, bere ustez hitzartutako baldintzak betetzen ez badira edo zerbitzua txarra bada, eta kontratatuek ez dute inolako kalteordainetarako eskubiderik izanen.
8.- Udalak igerilekua erabili ahalko du iruditzen zaion edozein jardueratarako, hala bada.
9.- Baldintza-plegu honek sor dezakeen edozein zalantza Etxalarko Udalak ebatziko du.
Etxalarren, 2025eko apirilaren 30ean.
Alkatea
Eskaerak aurkezteko epea: 2025eko maiatzaren 14ko 14:00ak arte