
LLEGA700 erakundearen jakinarazpena
Etxalarko inguru horretan belaunaldi berriko telefonia mugikorreko zerbitzua (4G eta 5G) hasi ondoren, lurreko telebista digitalaren (LTD – TDT) harreran eragina izan dezakete.
Eragin horiek konpontzeko eta telefonia mugikorreko oinarri-estazioak martxan jartzeak LTDari eragiten ez diola bermatzeko, LLEGA700 erakundeak beharrezko jarduera teknikoak egiten ditu LTDko erabiltzaileen hartzeko instalazioetan. Jarduketa horiek doakoak dira kaltetutako herritarrentzat.
Prozesu hori arautzen duen ETD/100/2022 Ministerioaren Aginduaren arabera, 2022ko otsailaren 10ekoa, dibidendu digitalaren bandan komunikazio elektroniko mugikorren zerbitzuak ematen dituzten operadoreek egin behar dituzten jarduketak ezartzen dituena, banda horretan emisio-estazioak martxan jartzeak telebista-zerbitzua jasotzeko dauden baldintzei eragiten ez diela bermatzeko), LTDaren erabiltzaileei kaltetuz gero jarduketak eskatzeko epea sei hilabetekoa da, telefonia mugikorreko estazioak zerbitzuan jartzen direnetik zenbatzen hasita.
Jakinarazpen honen bidez jakinarazten dizuegu zuen udalerriari eragiten dion estazio bat edo batzuk pizten direnetik 6 hilabeteko epea amaitzen ari dela LTDaren harreran izandako gorabeherak konpontzeko, herritarrentzako kosturik gabe.
Aitzinekoa kontuan hartuta, jakinarazten da 2025-11-30ean behin betiko amaituko dela LTDaren erabiltzaileek doako jarduerak eskatzeko epea, 4G eta 5G nodoek eragin ditzaketen kalteak direla-eta.
Etorkizunean, zuen udalerrian telefonia mugikorreko oinarri-estazio berriak piztu ahal izango lirateke, operadoreek zerbitzu hori hobetzeko beharrezkotzat jotzen badute. Kasu horretan, berriro jakinaraziko genuke, eta gertatzen diren gorabeherei doako arreta emango litzaieke, pizte-datatik sei hilabeteko bertze epe bat irekiz.
Gogorarazi nahi dizuegu, erabiltzaileari arreta emateko zentroan azalpenak eman ahal izateko eta gorabeherak konpondu ahal izateko, 900 833 999 doako telefono-zenbakira deitu beharko duzuela.

