Osasun gomendioak

Mundu digital batean heztea

 

Era digitalean bizi gara, eta teknologiarekin etengabe eta zuzenean gaudenez harremanetan, funtsezkoa da harreman osasuntsua izatea harekin.

Haurrak heztean, gure ideia eta desira nagusia honako hau da: haurrak osasuntsu eta askotariko egoerak eta emozioak kudeatzeko trebetasunarekin haz daitezen.

Hori lortzea eragozten duen oztopoetako bat da mundu digitalean hezitako lehen belaunaldiak direla, eta horrexegatik ez dagoela jarraitzeko aurretiko eredurik. Ondorioz, garrantzitsua da etxean hausnartzea nola ekin pantailen erabilerari, bai eta ohartzea ere helduak haurren eredua direla.

Gehiago ezagutu nahi baduzu, egin klik hemen

Modu kontzientea

Insomnioa

 

Insomnioa da gutxienez astean 3tan loaren kalitatea edo kantitatea galtzea, beti ere eguneko ondorio edo sintomaren bat eragiten badu: logura, nekea, suminkortasuna edo umore-aldaketak, arreta galtzea…

Kalkulatzen da helduen % 10-15ek insomnio kronikoa duela (3 hilabete baino gehiago irauten duena) eta % 25-35ek noizbehinkako insomnioa edo insomnio iragankorra pairatu duela egoera estresagarrietan.

Gehiago ezagutu nahi baduzu, egin klik hemen

Osasuna eta sexualitatea

 

Sexu-osasuna osasunaren eta ongizate orokorraren funtsezko alderdia da. Garrantzitsua da sexualitatearen eta sexu-harremanen ikuspegi positiboa eta errespetuzkoa izatea, esperientzia atseginak, seguruak, berdintasunezkoak eta indarkeriarik gabekoak izateko.

Horretarako, beharrezkoa da sexualitateari buruzko informazioa eta heziketa integrala izatea, erabateko garapena ahalbidetzeko, arriskuak ezagutzeko eta horiei aurrea hartzeko, bai eta gure sexu-osasuna hobetuko duten baliabideak eskuratzeko ere.

Gehiago ezagutu nahi baduzu, material hauek lagungarriak izan daitezke: “Osasuna eta Sexualitatea” eskuorria.

Parkinson-a

 

Parkinsona nerbio-sistemari eragiten dion nahasmendu kroniko bat da, eta pixkanaka eboluzionatzen du; hala, hainbat desgaitasun eta mendekotasun-maila sor ditzake.

Parkinsonaren arrazoia ezezaguna da kasu gehienetan. Haren agerpena faktore batzuen konbinazioaren ondorio dela uste da, adina, genetika eta ingurumen-elementuak barne. Dopaminaren urritasuna eragiten du, mugimendua kontrolatzeko erabakigarria den neurotransmisorea.

Gehiago ezagutu nahi baduzu, egin klik hemen.

Kaparrak

 

Kapar ziztadengatik kontsultak oso ohikoak dira, batez ere udan. Askotan, oharkabean pasatzen da, eta larruazalari itsatsita ikustean ohartzen da bat.

Kasu batzuetan, ziztadaren tokian lesio automugatu bat agertzen da, eta ez du osasun arretaren beharrik. Gutxiagotan lesio handiago bat agertzen da, tratamendua behar izan dezakeena eta portzentaia txiki batek, Lyme gaixotasuna kutsa dezake edo bestelako gaixotasunak eragin (erreakzio alergikoak…)

Nola kendu eta zaindu ezagutu nahi baduzu, egin klik hemen.

Kaparrak HOME
Osasuntsu zahartu

Zahartzaroa

 

Sortzen garenetik, denbora aurrera doa. Bizitzea hainbat etapa igarotzea da: haurtzaroa, nerabezaroa, gaztaroa, heldutasuna… eta orain zahartzaroa.

Ez dago zahartzaroan sartzeko adin zehatzik. Zahartzea gure bizialdiaren zati handi bat hartzen duen prozesua da, aldaketa mantso, mailaz mailako eta unibertsalak biltzen dituena. Den-denei eragiten digu, baina bakoitzari modu batean.

 

Cannabisa

 

Cannabisaren kontsumoak osasunerako arriskuak eta mendekotasuna sortu dezake, arrisku psikotikoa hirukoiztu, kalte fisiko eta kognitiboak sortu, isun handiak eragin espazio publikoetan kontsumitzeagatik, kartzela zigorrak eta gidatzeko gaitasuna eta lizentziaren galera ere ekarri dezake. Horregatik, garrantzitsua da aldez aurretik informatua egotea.

 

Cannabisaren arriskuak eta lege-ondorioak ezagutzeko, klik hemen.

Autozaintza

Autozaintza

 

Zaintzaileek ere beren burua zaintzeko beharra dute. Ongi egotea oinarrizkoa da zaindu ahal izateko. Hurrengo gomendioak baliagarriak izan daitezke nor bere burua zaintzeko eta bertzeak zaintzeko.