Erregistratu Cl@ve-n eta izapidetu elektronikoki Udalarekin eta gainerako administrazio publikoekin
Pasa zaitez Etxalarko Udaletxeko bulegotik eta zure Cl@ve IRAUNKORRA lortuko duzu
Cl@ve IRAUNKORRA
Etxalarko Udalean bada bulego bat urteko 365 egunetan eta 24 orduetan irekita dagoena, bulego digitala da, eta zure etxetik edo bertze edozein lekutik sar zaitezke, itxaronaldirik gabe. Egoitza elektronikotik eskuragarri dago, eta aukera ematen dizu eskabideak aurkezteko Herriko Etxean bertaratu gabe.
Bulego honetara eta haren katalogo osora sartzeko segurtasun-baldintza gorenekin, ziurtagiri digital baliodun bat behar duzu, edo Cl@ve plataforman erregistratuta egon, zure nortasuna bermatzeko.
Administrazio publikoaren esparru aunitzekin zerikusia duten kudeaketak eta zerbitzu elektronikoak egin ahal izango dituzu, adibidez, errenta-aitorpena aurkeztu edo kontsultatu, gizarte segurantzaren lan-bizitzaren txostena lortu, trafiko zuzendaritzan dauden datuak kontsultatu eta abar.
Cl@ve herritarrek zerbitzu publikoetan duten sarbide elektronikoa bateratzera eta sinplifikatzera bideratutako sistema bat da. Bere helburu nagusia herritarrak Administrazioaren aitzinean identifikatu ahal izatea da, gako itunduen bidez (erabiltzailea gehi pasahitza), zerbitzuetara sartzeko gako desberdinak gogoratu behar izan gabe.
Sistema hau identitate elektronikoak egiaztatzeko plataforma bat da, hau da, aukera ematen dizu administrazio publikoen aitzinean segurtasun-berme osoz identifikatzeko.
Horretarako, erregistratu egin behar zara, eta honela egin dezakezu:
– Etxalarko Udaleko bulegoan bertaratuta, modu eroso eta azkarrean egin ahal izango duzu izapidea. Erregistratzeko, zure nortasun-agiri balioduna baino ez duzu aurkeztu beharko.

