Noticias

Pasa den apirilaren 23ko liburuaren egunaren harira, Altxata Kultur elkarteak antolatutako herri mailako lagun ezkutuak arrakasta izan zuen 3. edizio honetan ere, izan ere, ia 40 lagunek hartu bait zuten parte.

Hauen erdia, 4-11 urte bitarteko haurrak izan ziren eta bertze erdia berriz, irakurzaletasunak elkartu zituen 30-88 urte arteko herritarrak.

Ekimenak, komunikabideen atentzioa ere deitu zuen eta ETB-ko goizetako «Egun on» telesaioan elkarrizketa egin zioten Irune Elizagoien Altxata Kultur elkarteko lehendakariari.

Erreportaia hemen ikusi daiteke, 1:36 minututik aintzinera: https://etbon.eus/m/egun-on-69-17426251

Liburuaren eguna ETB HOME