Agenda

Juegos Herri Aitada en Zugarramurdi

Herri Aitada 2025

 

Herri Aitada 2025

 

Heldu den maiatzaren 24ean, 80 herritar inguruk, Etxalar ordezkatuko dute Zugarramurdin eginen den Herri Aitadan.

Taldeka banatuko dira, korrika, botaluze pilota modalitatean, sukaldaritza lanetan, dantzan, txirrindulan, arpanean, musean, bertsotan, sokatiran, kultur quizz-ean, ingudean eta egur pilan aritzeko, Sara, Ainhoa, Bera, Urdazubi eta Zugarramurdiko taldeekin lehiatuz.

Ondotik, nahi duenarentzat afaria izanen da eta txartelak eskuragai egonen dira Kultur etxean, 20€ren truke, maiatzaren 2an eta 5etik 9ra, arratsaldeko 16:00etatik 19:30ra.

 

 

10:00 AM - 11:59 PM Etxalarko Gaztik Concurso

Añadir al Calendario