Usategietako Tradizioaren besta

Usategietako Tradizioaren besta

Bertze ospakizun aunitz bezala, honek ere izan zuen bere geldialdia pandemiarengatik. Hau guztia pasatu eta gero, aurten Lizaietako zelaian, Sara eta Etxalarko herriak partekatzen duten gunean, Usategietako Tradizioaren besta ospatuko da, aurten IX. edizoa hain zuzen ere.

Etxalar eta Sarako herrien arteko Usategietako hitzarmenaren berrestaren harira antolatuko  ospakizun hau, datorren irailaren 25ean izanen da. Egun guzirako, Etxalar eta Sarako usazaleek egitarau ederra antolatu dute.  Goiz partetik hasita eguerdi arte, ekitaldi desberdinak izanen dira; artisauak, erakusketa, haurrentzako puzgarria, makila botatze txapelketa, bota luze partida eta dantzariak. Eguerdian berriz hitzarmenaren berreste ekitaldia izanen da eta ondotik herri bazkaria eta dantzaldia Joxe Angelekin.

Otordura joateko txartelak jada salgai daude (Informazioa kartelean). Hartu zurea bukatu baino lehen!