Usategietako igandea aurten bai

Usategietako igandea aurten bai

Pixkanaka gure gizarte normaltasunera doa, eta horren adierazletako bat ospakizunak dira. Iaz ospatu ez bazen ere, aurten Usategietako aitzinako ospakizuna aitzinera eramanen da.

Egun honekin, eguraldiak laguntzen badu, ohitura da goiz partean jendea Usategieta ingurura hurbiltzea, oinez batzuk eta autoan edo bertzelako ibilgailuetan bertzeak.

Arratsalde partean berriz, ospakizuna herrira jaisten da. Aurten arratsaldeko 18etan hasita 21ak arte, Modesto akordeoilariak bere emanaldia eskainiko du Herriko plazan. Ekitaldia hau Etxalarko udalak antolatu du.  Aldi berean Altxata K.E.E ostatua jarriko du lekua berean, eta bokatak eta edariak eskainiko ditu.

Hurbildu gure herrira eta gozatu eguna!

Leave a Reply