Sukaldaritza eta sendabelarren ikastaroak

Sukaldaritza eta sendabelarren ikastaroak

Larraburuko kideak ohituta gaituzten bezala gauza desberdin ugari antolatze jarraitzen dute. Oraingo honetan bi ikastaroen berri ematen dute.

Batetik ohitura bihurtu den sukaldaritza ikastaroa izanen da. Beti bezala Iñaki Pikabea  izanen da irakaslea eta martxoaren 18tik aitzinera burutuko da.

Bertze alde, aurten aitzinako urteetan egindako ikastaro bat berreskuartuko da, Sendabelarren ikastaroa. Ikastaroaren emailea Laura Gurbildo izanen da eta 8 egunez sendabelarren inguruko gauza aunitz erakutsiko ditu gaiaren inguruan.

Informazio guztia ikastaroetako karteletan.

Larraburuko kontaktua: 623 15 34 38 (Whathapp)