San Juan Sua 2022

San Juan Sua 2022

Ekitaldi guztiak bezalaxe, San Jaun Sua ere betiko formatura itzuliko da eta gainera aurten berrikuntza berri eta interesgarri bat sartu da egun honetarako egitarauan.

Azken urteetan bezala, berendu-afaria eginen da frontoian eta ondotik joareak astinduz kalejira eginen da herriari itzuliak emanez. Hau bukatukoan, Herriko txistulariak lagunduta, sua piztuko eta gainetik salto egiteko aukera izanen da.

Sua pizturik dirauen bitartean, herriko trikitilariak gaua girotuko dute.

Bertze alde, herriko talde batek, lehen aldiz Sorginen dantza eginen dute suaren inguruan.

Hurbildu zaitez herriko plazara eta gozatu gaua berezi honetaz!