Pertsonaiak

Patrimonio Hístorico

– Personajes

Teodoro Arburua Irisarri

Idazterakoan, Arburu’tar Todor izena erabiltzen zuen berak, gehienetan. 1876ko Azaroaren 8an jaio zen Etxalarren, Iñarreta auzoko Etxeberria etxean (Etxeberriko apeza deitzen zioten) . Iruñeko Apeztegian ikasketak burutu, eta 1900.ean apeztu zen. Etxalarren bertan eman zituen bere bizitzako urte gehienak, erretorearen apez lagunkide.

1917tik 1920ra erretore ardura bere gain izan eta, berriz ere lagunkide jarraitu zuen, Etxalarko egonaldi luzea Estatu espainoleko gerra zibilak moztu zuen arte, 1936ko abuztuan Etxalartik kanporatua izan baitzen, arrazoi politikorengatik, bertze hainbat bezala. 1941eko martxoan Etxalarren ageri da berriz ere, parrokiako apez lagunkide, gerra aitzineko urteetan bezala. Hemen hil zen 1942ko otsailaren 11n, 66 urte zituela.

Teodoro Arburuaz zerbait nabarmendu behar eta, euskaltzale sutsua izan zela erranen nuke, euskararen eta euskal kulturaren kontzientziadun eta horren arabera jokatu zuena, euskaraz bizi eta ukitzen zuen guztiari euskal hatsa ematen ziona. Euskaltzaindiaren sorreran parte hartu zuen.


Aita Eusebi Etxelarkoa – Fr. Eusebio de Etxalar

Euskaraz idazterakoan erabili zuen lehenbizikoa: Eusebi Etxelarkoa. Gaztelaniazko idazkietan, berriz, Fr. Eusebio de Echalar-Etxalar. Etxalarren 1874ko abenduaren 16an jaioa, bere jatorriko izen-deiturak Eusebio Eltzaurdia Zubieta dira. Fraide kaputxino egin, eta 1898an Lekarozen apeztua izan zen. Bertan jarraitu zuen, irakasle eta predikari, euskaraz nahiz gaztelaniaz. Madrilen El Pardoko komentuan arduradun izendatu zuten, XX. Mendearen hasieran.

Kaputxinoen Probintzien muga aldaketak zirela eta, Nafarroako Probintziari atxikia gelditu, eta Lekarozera etorri zen. 1909az geroztik 1956an hil arteko urteak hemen egin zituen. 82 urte bizi izan bazen ere, gazte-gaztetandik hagitz osasun eskasekoa izanzen. Hain eskasekoa, eskola emateko ere ez baitzen gauza izan urte gehienetan.

Ikasteko bai, ordea, trebea eta ikasizalea izan zen, ezagutu zutenek diotenez. Teologia eta Historiaz gain, ekialdeko hizkuntzak ikasteari gogotsu ekin zion, hebraierari batez ere, Bibliako Itun Zaharreko hizkuntza zelako edo. Euskaltzaindiaren sorreran parte hartu zuen


  • Etxalarko Andrés: (?- 1054). Etxalarko nafar jauna. Najera-ko D.Garziaren erregealdian bertako jauna bezala zegoen. Atapuerkako batailan hil zen 1054. urtean.
  • Etxarlarko Iñigo: Etxalarren jaiotako militar nafarra. Armategia zen Gaztelua jauregian jaio zen. Etxarreneko batailan egon zen 820. urtean.